13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Hitzarmena berretsirik "Frenos Eléctricos Unidos, S.A." enpresarekin, Arrotxapeko P-9A poligononoan industri instalazioak kudeatu eta lekuz aldatzeko

Iruñeko Udalak, 2001eko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

"Jendaurreko epea iragan baita inoren alegaziorik jaso gabe Udalak 2001eko irailaren 20ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren aurka, "Frenos Eléctricos Unidos, S.A." enpresarekin sinatu beharreko hitzarmena berrestea erabaki da, Arrotxapeko P- 9A poligonoa birzatitzeko proiektuak ukitutako industri instalazioak kudeatu eta lekuz aldatzeko, espedientean agertzen den bezala, erabakiaren zati banaezina baita".

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, edo bertzenaz:

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten den egunaren ondoko hilabetean.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen bertze interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0200249