13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Hitzarmena berretsirik eta H.A.P.O.ko aldaketa puntuala behin-behinekoz onetsirik, U.I. X-Landabengo U.C.1-ean (TRW Automotive España, S.A. eta Atoir Iruña, S.L.)

Iruñeko Udalak, 2001eko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

" U.I. X-Landabengo U.C.1-ean H.A.P.O.ko aldaketa puntuala egiteko dokumentua hasiera batean onetsi zenetik (2001eko ekainaren 21eko osoko bilkuran erabakia eta 2001eko abuztuaren 31ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua) jendaurreko epea iragan baita, horren gainean inork alegaziorik egin gabe, erabaki da:

1.-Iruñeko Udalaren eta TRW Automotive España, S.A. eta Atoir Iruña, S.L. enpresen arteko hitzarmena berrestea, espedientean dagoen txostenari jarraikiz.

2.-H.A.P.O.ko aldaketa puntuala behin-behinekoz onestea U.I. X-Landabengo U.C.1-ean (TRW Automotive España, S.A. eta Atoir Iruña, S.L.).

3.-Erabaki hau, onetsitako agirien ale batekin batean, Lurraldearen Antolamendu eta Ingurumen kontseilariari igortzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 115.5 artikuluari jarraikiz, behin betikoz onets dezan".

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, edo bertzenaz:

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten den egunaren ondoko hilabetean.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen bertze interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0200248