13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1767/2001 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ospitaleetan kutxazain automatikoak instalatu eta ustiakuntza zerbitzua kontratatzeko gastua baimentzen du (OB30/2001 lehiaketa)

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ospitaleetan kutxazain automatikoak instalatu eta ustiakuntza zerbitzua kontratatzeko (OB30/2001 lehiaketa).

Kontratuaren xedea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ospitaleetan kutxazain automatikoak instalatu eta ustiakuntza zerbitzua kontratatzea (OB30/2001 lehiaketa).

Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia.

Amortizazioa: urtero 6.000 (sei mila) euro, gutxienez ere.

Behin-behineko bermea: ez da beharrezkoa.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren eta baldintza teknikoen pleguan ageri direnak.

Proposamenak aurkezteko epea: lizitazio iragarki hau argitara eman eta biharamunetik hogeita zazpi egun natural igaro arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko egun-orduak: epea amaitu eta hamabost egun igarota, eguerdiko 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña, 31008).

Administrazio klausula partikularren plegua eta baldintza teknikoak lizitatzaileen eskura daude http://www.cfnavarra.es/sns-o/concursos interneteko helbidean, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39, 948-428800 telefonoa, 948-428894 faxa).

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hemeretzian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0200767