13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S A R T A G U D A

Kredituak aldatzeko espedientea. Hasierako onespena

Sartagudako Udalak, 2001eko abenduaren 20an eginiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2001eko aurrekontu orokorreko kredituak aldatzeko 3. espedientea.

Delako espedientea idazkaritzan egonen da jendaurrean hamabost egun balioduneko epean, herritar edo interesatuek azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik egiten ez bada, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatu ondoren.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Sartagudan, bi mila eta bateko abenduaren hogeita batean. Alkatea, José Ignacio Ruiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: A0113564