13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1517/2001 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2002. urtean oxigenoterapia eta arnasketarako etxez etxeko beste terapien zerbitzua kontratatzeko lehiaketa esleitzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikulua betetzeko, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, azaroaren 7ko 1517/2001 Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau esleitu duela:

-Kontratuaren xedea: 2002. urtean oxigenoterapia eta arnasketarako etxez etxeko beste terapien zerbitzua.

-Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

-Esleipenaren prezioa: 1.160.360,78 euro.

-Esleipen-hartzailea: S.E. Carburos Metálicos, S.A.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren zazpian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0113472