13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

E D I K T U A

Behin-behinekoz onetsirik ordenantza fiskal hauen aldaketa: Lizentziak emateko eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantzaren eranskina, eta Jarduera sailkatuetan eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien tasak arautzen dituena.

Noain-Elortzibarko Udalak, 2001eko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, aho batez, aldatzea hala Lizentziak emateko eta hirigintzan bertzelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, nola Jarduera sailkatuetan eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien tasak arautzen dituena, biak ere Noain-Elortzibarkoak.

Ordenantzaren eranskina aldatzen da eta honela uzten:

-Plan partzialak edo bereziak: 609 euro.

-Konpentsazio batzordeak: 761 euro.

-Lurzatiketak: 188 euro.

-Birzatiketak: 340 euro.

-Jarduera sailkatuak: 36 euro.

-Hirigintzako beste espediente batzuk: 152 euro, gehi iragarkien kostua.

Espedientea Udalaren bulegoetan egonen da ikusgai, 30 eguneko epean, erreklamazioak edo alegazioak aurkez daitezen.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta bateko abenduaren hogeita seian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0113561