13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

2002ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2001eko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2002ko ekitaldi ekonomikorako aurrekontu orokor eta bakarra.

Aipatu agiria ikusgai egonen da idazkaritza orokorrean, hamabost egun balioduneko epean, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, bi mila eta bateko abenduaren hogeita seian. Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: A0113544