13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R G O I E N A

2001eko aurrekontu orokor eta bakarra behin betiko onetsita

2001eko ekitaldirako aurrekontuaren espedientea 2001eko abuztuaren 10eko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batez eta azaroaren 7an argitaratu 2001eko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Jendaurreko epea haren aurkako alegaziorik gabe iragan denez, behin betiko onetsita gelditu da, 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan eta 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz. 2/1995 Foru Legearen 277.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, behin betiko onespena iragartzen da eta aurrekontua kapituluka laburturik argitaratzen:

DIRUSARRERAK:

1.-Zuzeneko zergak: 9.489.741 pezeta.

2.-Zeharkako zergak: 1.500.000 pezeta.

3.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 38.000 pezeta.

4.-Transferentzia arruntak: 9.920.000 pezeta.

5.-Ondareko dirusarrerak eta herrilurren aprobetxamenduak: 250.000 pezeta.

7.-Kapital transferentziak: 11.750.000 pezeta.

Dirusarrerak, guztira: 32.947.741 pezeta.

GASTUAK:

1.-Langileen gastuak: 5.570.378 pezeta.

2.-Ondasun arruntean eta zerbitzuen gastuak: 5.524.753 pezeta.

4.-Transferentzia arruntak: 3.548.626 pezeta.

7.-Kapital transferentziak: 16.753.984 pezeta.

9.-Finantza-pasiboak: 1.540.000 pezeta.

Gastuak, guztira: 32.947.741 pezeta.

Ergoienean, bi mila eta bateko abenduaren hamabian. Alkate udalburua, Olatz Berastegi Loiola.

Iragarkiaren kodea: A0113510