13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B I D A U R R E T A

UE 6 eta 1. sektorea urbanizatzeko proiektua hasiera batez onetsirik

Udal honek, 2001eko abenduaren 27an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119. artikuluan xedatuarekin bat, Bidaurretako Udaleko osoko bilkurak, legeak eskatutako gehiengoaz, hau erabaki du:

1. Hasiera batez onestea Xabier López de Uralde arkitektoak prestatu urbanizazio proiektua, Bidaurretako Udalak sustatua, Bidaurretako Arau Subsidiarioetako UE 6 unitateari eta 1. sektoreari baitagokie.

2. Urbanizazio proiektua jendaurrean egonen da hamabost egunetan, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

3. Ukitutakoei banan-banan jakinaraztea hasierako onespenari buruzko erabaki hau".

Bidaurretan, bi mila eta bateko abenduaren hogeita zortzian. Alkatea, Antonio María Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: A0113459