13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B I D A U R R E T A

UE 6 birzatitzeko proiektuaren hasierako onespena

Udal honek, 2001eko abenduaren 27an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 168. artikuluan xedatuarekin bat, Udal honek, legeak eskatutako gehiengoaz, hau erabaki du:

1. Hasiera batez onestea Bidaurretako Arau Subsidiarioetako UE 6 birzatitzeko proiektua, Bidaurretako Udalak sustaturik.

2. Birzatiketa proiektua jendaurrean edukitzea hamabost egunetan, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, eta,

3. Erabaki hau banan-banan jakinaraztea jabeei eta birzatiketa proiektuaren kopia ematea".

Bidaurretan, bi mila eta bateko abenduaren hogeita zortzian. Alkatea, Antonio María Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: A0113457