13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B I D A U R R E T A

Kostuak banatzeko proiektua hasiera batez onetsirik

Udal honek, 2001eko azaroaren 9an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119. artikuluan xedatuarekin bat, Bidaurretako Udaleko osoko bilkurak, legeak eskatutako gehiengoaz, hau erabaki du:

1. Hasiera batez onestea Kostuak banatzeko proiektua, Xabier López de Uralde arkitektoak prestatua, Bidaurretako Udalak sustatua, Bidaurretako Arau Subsidiarioetako UE 9 eta UE 10 unitateei baitagokie.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunetan, hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

3. Ukitutakoei banan-banan jakinaraztea hasierako onespenari buruzko erabaki hau".

Bidaurretan, bi mila eta bateko abenduaren hogeita batean. Alkatea, Antonio María Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: A0113456