13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Egoiliar txartela dela-eta ezarritako berraztertzeko errekurtsoak ezetsita

Hiritar Babespen alorreko zinegotzi delegatuak eman ebazpenak, ondotik azaltzen direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, argitara ematen dira Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta interesatuak bizi diren Udalaren edo Kontzejuaren ediktuen oholean.

Interesatua: Idoia Garrido Ibáñez. Errekurritutako egintza: aparkatze mugatu eta murriztuko eremuko egoiliar txartela baliogabetzea. RPC: 01-10-29 (3/PC).

Interesatua: Jesús María García Díaz. Errekurritutako egintza: aparkatze mugatu eta murriztuko eremuko egoiliar txartela baliogabetzea. RPC: 01-10-29 (4/PC).

Interesatua: Isabel Sanz López. Errekurritutako egintza: aparkatze mugatu eta murriztuko eremuko egoiliar txartela baliogabetzea. RPC: 01-10-26 (6/PC).

Aipatutako ebazpenaren aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0113432