13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U R T Z U N

Birzatitze proiektuaren hasierako onespena

9/2002 Alkatearen Ebazpenaren bidez, urtarrilaren 14koa, Irurtzungo Udal Plangintzako U.E. 7 unitatearen birzatitze proiektuari hasierako onespena eman zaio.

Edonork, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost eguneko epearen barrenean, Udal Idazkaritzan aztertu ondoren, egoki iruditzen zaizkion alegazioak aurkeztu ahalko ditu.

Irurtzunen, bi mila eta biko urtarrilaren hamalauan. Alkatea, Eduardo Murugarren Francés.

Iragarkiaren kodea: A0200471