13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Oihan enkantea % 10eko deskontuarekin

Maiatzaren 11ko 58. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko oihan enkantea hutsik geratu zela eta, berriz ere iragartzen da aipatu markazioa % 10eko deskontuarekin, ondoren zehazten den modura:

1. lotea.-Aranea alderdia. 1068 pago, 45 bertako haritz, 8 haritz amerikar eta 485 pago (enbor txiki). 11.780.460 pezeta edo 70.801,99 euro balio du, ken deskontua.

2. lotea.-Akurutzeta alderdia. 3.167 laritz, 553,8 metro kubiko egiten dutenak. 982.995 pezeta edo 5.907,92 euro balio du, ken deskontua.

Lote hau aurrekotik bereizita dago, eta ordainketa bakarrean ordaindu behar da, esleipena egin eta lehenengo bi hilabeteen barnean.

Behin-behineko eta behin betiko fidantzak, bermeak, ustiatzeko epeak, ordainketak, bideak, administrazio gastuak, zamatokiak eta abar hasierako enkantean ezarritakoak dira.

Altsasun, bi mila eta biko urtarrilaren bederatzian. Alkate andrea, Camino Mendiluze.

Iragarkiaren kodea: A0200469