13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Oihan enkantea

Altsasuko Udalak, Ingurumen zuzendari nagusiak 2001eko irailaren 6ko 2092. ebazpenaren bidez behar bezala baimendurik, enkante publikoan jarri du ondoko oihan aprobetxamendu hau:

Lote bakarra.-Oihan espeziea: Larizio pinua. Alderdia: Berabide. Zuhaitz kopurua: 3.047. Zur bolumena : 528 m3 Balorazioa, guztira: 336.700 pezeta (2.023,61 euro) BEZa kanpo.

Fidantza: enkantean parte hartu ahal izateko, lizitazio prezioaren % 2 ordaindu izana egiaztatu beharko da.

Behin betiko fidantza: esleipenaren zenbatekoaren % 4.

Ustiatzeko epea: urtebete, aprobetxamendua ematen denetik aurrera (Baldintza pleguko 8. artikulua).

Ordainketak: zenbatekoa txikia dela eta, ordainketa hiru hilabeteko epean eginen da, esleipena egiten denetik hasita, eta dena batera.

Gastuak: titularrak 14.672 pezeta (88,18 euro) ordaindu beharko ditu, lan teknikoen tasengatik, baita iragarki ofizialen eta prentsakoen gastuak.

Bideak: egoera onean utzi behar dira.

Zamatokiak: teknikoek finkatuko dituzte.

Sesteoa: ohi den modura eginen da.

Altsasun, bi mila eta biko urtarrilaren zazpian. Alkate andrea, Camino Mendiluze.

Iragarkiaren kodea: A0200467