13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

LOS ARCOS

Aurrekontuko aldaketak

Udal honek, 2001eko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, aldaketa batzuk onetsi zituen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, 2001eko aurrekontu orokor eta bakarrean, guztira, 4.936.683 pezeta egiten dutenak.

Espediente hori Udalaren idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek edo interesatuek aztertu eta, nahi izanez gero, erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.

Los Arcosen, bi mila eta bateko abenduaren hamahiruan. Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: A0113420