13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpena.

Ezinezkoa izan da urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 eta 135. artikuluetan aurreikusiriko jakinarazpena egitea, alegia, Cárnicas Arburúa S.L. enpresari abere osasunaren gaineko araudia ustez urratzeagatik irekiriko 76/2001SA zehapen espedientearen Ebazpenari buruzkoa. Beraz, indarra duen Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzen da honen bidez.

"EBAZPENA, 2001eko azaroaren 8koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, Abere Osasunari buruzko Foru Legearen kontrako arau-hauste bat egiteagatik Cárnicas Arburúa S.L. enpresari zehapena ezartzen diona.

Ikusirik, Zubiriko Guardia Zibilaren SEPRONAk 2001eko urtarrilaren 16an jarritako salaketaren ondorioz, Cárnicas Arburúa S.L. enpresari irekitako 76/2001SA zehapen espedientea.

Gertakariak

Lehena.-2001eko urtarrilaren 16an, Zuriainen, Esteribarko udal mugapean, NA-1378-AW ibilgailuan 50 ardi garraiatzen ari zen, ibilgailuak desinfekzioaren ziurtagiririk izan gabe. Ibilgailuaren gidaria Martín José Sarasa Monreal jauna zen eta titularra, berriz, Cárnicas Arburua S.L. enpresa da.

Bigarrena.-2001eko maiatzaren 31ko Ebazpenaren bidez, zehapen espedientea ireki zitzaion Cárnicas Arburúa S.L. enpresari (IFK: B31622053) Abere Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea ustez hausteagatik, eta 20.000 pezetako (120,20 euroko) isuna proposatu.

Hirugarrena.-Ebazpen hau eta dagokion karguen plegua 2001eko 122. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 8an, argitaratutako iragarkiaren bidez jakinarazita, 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz, interesatuak ez du alegaziorik aurkeztu horretarako ezarritako epean.

Zuzenbideko oinarriak

Lehena.-Abere Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legearen 24.3 artikuluan ezartzen da abereak garraiatzeko ibilgailuak desinfektatu eta, beharrezkoa bada, erregelamenduz ezarriko denaren arabera desintsektatu beharko direla, azienda-talde bakoitza garraiatu aurretik eta ondotik, eta hori agiri bidez egiaztatu behar dela.

Halaber, Epizootiei buruzko 1955eko otsailaren 4ko Erregelamenduaren 43. artikuluan adierazten da desinfekzioa nola eginen den.

Bigarrena.-Foru Lege horren 54.7.f) artikuluan ezartzen da abereen zirkulazio eta garraioan higienea bermatzeko baldintzak ez betetzea arau-hauste arina dela, eta 58.1 artikuluan adierazten da arau-hauste arinei 20.000 pezetatik 100.000 pezeta bitarteko isuna dagokiela (120,20 eurotik 601 euro bitarte).

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13an emandako Foru Aginduaren bidez eskuordetu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.-Cárnicas Arburúa S.L. enpresari (IFK: B31622053) 20.000 pezetako (120,20 euroko) isuna jartzea Abere Osasunari buruzko Foru Legearen kontra egindako arau-hauste arinarengatik, azienda garraiatzeko ibilgailuaren desinfekzioaren ziurtagiririk edo deklaraziorik ez zuelako.

2.-Ezarritako isuna % 30 murriztuko da, aipatu Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, baldintza hauek betetzen badira:

-Isunaren gainerako zatia gehienez ere hilabeteko epean ordaintzea, Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Arau-hausleak idazki bidez adieraztea ezarri zaion zehapenarekin ados dagoela eta aipatu epean edozein inpugnaziori uko egiten diola.

Aipatu murrizketa nahi izanez gero, interesatuak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egoitzara agertu beharko du, Abere Osasuneko Atalera, (Tutera kalea, 20-behea, Iruña), non ordain-gutuna emanen baitzaio orain igorritakoaren ordez, eta horrekin batera kenkaria lortzeko dokumentazioa.

3.-Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordainduko da, ordain-gutun ofizialaren bidez, Ebazpen hau administrazio bidean irmo bilakatu eta hilabetea igaro baino lehen, epe horretan administrazio errekurtsorik aurkeztu ez bada, edo jarritako errekurtsoa ezetsi bada. Epe hori bukatuta, premiamendu bidez kobratuko da. Ordainketa 2001eko aurrekontuko 71320 3910 000000 kontusailean, 11000 proiektuan eginen da.

4.-Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari jarraituz.

5.-Ebazpen hau jakinaraztea espedientatuari, salatzaileari eta Departamentuko Ekonomi Aferetarako Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren zortzian.-Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea".

Iragarkiaren kodea: A0113393