13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L L O

Ordenantzak behin betiko onetsita

Alloko Udalak, bi mila eta bateko urriaren 15ean egin osoko bilkuran, aho batez eta legeak eskatutako gehiengoaz, hasiera batez onetsi zituen ondoko ordenantzetako aldaketak.

Erabakia azaroaren 7an argitaratuta 2001eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ez zen haren aurkako alegaziorik aurkeztu; beraz, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat, iragarki honen eranskinean dauden ordenantzetako aldaketak behin betikoz onetsitzat jotzen dira.

Allon, bi mila eta bateko abenduaren hemeretzian. Alkatea, Victoriano Luquin Arrastia.

ORDENANTZA FISKAL OROKORRA

31. artikulua. 1. Arau-hauste soil bakoitza 6,01 eurotik 901,52 eurora bitarteko isunarekin zehatuko da.

2. Ikuskatzaileen jardunari, beren eskumenak erabiltzen ari direlarik, kontra, uko edo traba egiten bazaio, 300,51 eurotik 6.010,12 eurora bitarteko isuna ezarriko da.

AGIRIAK LUZATU ETA IZAPIDATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honek ezarritako tarifak hauek dira:

1. Eskabideak eta agiriak.

a) Alkatetzara, Udalera edo haren edozein bulegotara zuzendutako eskabideak, eskaerak edo eskeak, interesatuen ekimenaz edo haien eskubide edo interesen aldeko defentsan aurkeztu izana frogatzen duten ordainagiri edo kopiengatik. Bakoitzeko, 0,65 euro.

b) Alderdi batek eskatuta ematen diren agiriak. Bakoitzeko, 0,65 euro.

c) Edozein udal agiriren kopiak edo fotokopiak. Folio bakoitzeko, 0,10 euro.

d) Partikularren interesetan Alkatetzak baimendu edo berrikusi beharreko edozein agiri. Bakoitzeko, 0,65 euro.

2. Ziurtagiriak.

a) Udal bulegoek azken hirurteko agiri edo datuei buruz ematen dituzten ziurtagiriak, plegu bakoitzeko 0,65 euro.

Aurreko hirurtekoarenak, lehenbiziko plegua 0,65 euro.

Sei urtetik goiti, urte bakoitzeko lehenbiziko pleguari 0,30 euro erantsiko zaio.

b) Finken hirigintza egoera kreditatzen duten ziurtagiriak: 3 euro.

c) Egindako dirusarrerak kreditatzen dituzten ziurtagiriak: 0,65 euro.

d) Bertze ziurtagiri motak: 0,65 euro.

e) Alderdi batek eskaturik, txostena, ziurtagiriarekin edo gabe: 0,65 euro.

3. Zerbitzu orokorrak.

a) Udalarenak ez diren agirien fotokopia, bakoitzeko 0,10 euro.

b) Agiriak konpultsatzea, bakoitzeko 0,65 euro.

c) Fax zerbitzua: probintziaren barnean bidaliz gero, 0,65 euro lehen orriagatik eta 0,30 euro gainerako orri bakoitzeko. Probintziatik kanpora bidaliz gero, 1,30 euro lehen orriagatik eta 0,65 euro gainerako orri bakoitzeko.

d) Hirigintzako tramitazioak: 241 euro.

UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Tarifa

-Udal igerilekuak:

a) Denboraldiko abonuak.

15 urte baino gehiagokoak, 15 urtekoak barne: 26,44 euro.

14 urte baino gutxiagokoak, 14 urtekoak barne: 18,18 euro.

Senar-emazteak: 39,37 euro.

Seme-alaba bat edo bi dauzkaten senar-emazteak: 44,47 euro.

Familia ugaria: 48,68 euro.

b) Egun baterako sarrerak.

14tik 65 urte bitarte: 3,76 euro.

6tik 14 urte bitarte: 2,34 euro.

6 urtetik behitikoek eta 65tik goitikoek dohainik erabiltzen ahal dituzte igerilekuetako instalazioak.

-Udal kiroldegia:

a) Pista erabiltzea: 3,13 euro orduko.

b) Argia: 1,56 euro orduko.

c) Dutxak baliatzea: 0,33 euro lagun bakoitzeko.

IREKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

10. artikulua. Zerga kuota zehazteko, ondoko tarifa hauek aplikatuko dira:

1. Berritik paratzen diren establezimenduak:

Jarduera ekonomikoen gaineko urteko zergaren kuotaren % 75, eta gutxienez, 30,05 euro.

2. Lokala toki batetik bestera aldatzea:

Berritik paratzen diren establezimenduen kuoten % 50.

3. Handitzeak edo sailkapenaren aldaketak.

a) Merkataritzako jarduerak handitzeagatik, berritik paratutako establezimenduen tarifa berberak ordainduko dira.

b) Sailkapenaren aldaketengatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jarduerarenaren artean dagoen aldea ordainduko da, eta gutxienez 6,01 euro.

4. Negozioko titulartasun aldaketak, lagapena edo eskualdaketa.

Berritik paratzen diren establezimenduen tarifa berberak izanen dituzte, eskaera aurreko titularrari udal lizentzia eman zitzaionetik sei hilabeteko epearen barnean egiten denean salbu, kasu horretan 6,01 euro ordaindu beharko baitira lizentzia emateak sorturiko udal eskubideen pagamendutako.

ALLOKO UDAL HILERRIAREN ERABILERA ETA BERTAKO ZERBITZUEZ BALIATU ETA HORIEXEK EMATEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

12. artikulua. Nitxoen hileta erabileraren kontzesioa, eskabideen hurrenkeraren arabera onartuko du Udalak osoko bilkuran, eta interesatuak aldez aurretik eskatuta.

Nitxoen kontsezioaren prezioa 150,25 eurokoa izanen da lehen 25 urteetarako.

Kontzesioaren luzapenak tasa bera izanen du.

Tasa Udalbatzaren kutxan sartuko da, kontzesioa jakinarazi ondoko 15 egunen barnean, eta kontzesioak ez du inolako eraginkortasunik izanen ordainketa egiaztatzen ez den bitartean.

13. artikulua. Ehorzteko nitxoa eskatzen duenak 90,15 euroko fidantza ordaindu beharko du, bermatzeko nitxo horrexetan eta gehienez ere 2 hilabeteren buruan ehorzketa egiten denetik, haren ahoa arrontik hertsiko duen hilarria paratuko dela.

Epearen barrenean delako hilarria paratu ondotik, fidantza itzuliko zaie interesatuei.

Horrela eginen ez balute, fidantza galduko lukete eta Administrazioak, haren kontura, hilarri sotil bat paratuko luke, batere idazkunik gabea, eta komeni den estetikaren araberakoa.

15. artikulua. Hilobiak konpondu, zaharberritu edo birreraikiz gero, obrak egiten diren bitartean nitxoak okupatzen ahalko dira hilabeteka eta gehienez ere 6 hilabetez, panteoi horietatik atera eta erregelamendu honen 8. artikuluko baldintzak betetzen dituzten gorpuzkinak ehortzi ahal izateko. Kopurua ez dago mugatua eta hilabeteoro 3,01 euroko saria ordaindu beharko da. Diruaren sarrera Udalbatzaren kutxan eginen da kontzesioa jakinarazi ondoko 15 egunen barnean, eta kontzesioak ez du inolako eraginkortasunik izanen ordainketa egiaztatzen ez den bitartean.

16. artikulua. Familiendako panteoi edo hilobiak, korporazio edo elkarteenak edo famili buruarenak egiteko lurren hileta erabilera, eskabideen hurrenkeraren arabera onartuko du Udalak osoko bilkuran, eta interesatuak aldez aurretik eskatuta.

Metro karratuko 300,51 euroko prezioa ezartzen da lehen 50 urteetarako.

TASEN ERANSKINA

1. epigrafea.-Ehorzketak: nitxoan, 24,04 euro; lurrean, 45,08 euro. 2. epigrafea.-Hilobitik ateratzea: 45,08 euro. 3. epigrafea.-Lekualdaketa (atera eta ehorztea): 45,08 euro.

Lurzatien kontzesioa panteoi eta nitxoetarako.

-Panteoietarako lurra: 300,51 euro metro karratuko, lehen 50 urteetarako.

-Nitxoetarako: 150,25 euro, lehen 25 urteetarako.

-Luzapenak: eskubide berak.

-Nitxoen kontzesioa hilabeteka: 3,01 euro hilabeteko.

-14. artikuluko fidantza: 90,15 euro.

ZENBATEKOEN ERANSKINA. EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORUAN, HEGALKINEAN ETA ZORUPEAN EGITEN DIREN APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

I. epigrafea.-Aprobetxamendu bereziak zoru gainean.

I.1. Azokak eta merkatu ttikia, postu, barraka edo industria ibiltari bakoitzeko:

-Egunean, 3,12 euro.

-Hiruhilekoan, 21,88 euro.

Zenbateko hauek lizitazioaren hasierako preziotzat hartuko dira, esleipena enkante bidez egiten bada.

I.2. Bertzelako aprobetxamenduak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

-Egunean: 1,25 euro.

I.3. Salgaiak, materialak eta bestelakoak: dohainik, paratzeko baimena ematen denean ezarritako denboran.

Epe hori iragandakoan, aurreko epigrafean agertzen diren zenbatekoen % 100.

I.4. Aldamioak: dohainik, paratzeko baimena ematen denean ezarritako denboran.

Epe hori iragandakoan, aurreko epigrafean agertzen diren zenbatekoen % 100. III. epigrafea.-Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

-Muntatutako biltontzi bakoitzeko: urtean 31,25 euro.

-Gasa banatzeko sare nagusien muntaketa eta aprobetxamenduengatik, gutxieneko kuota, metro lineal bakoitzeko eta urtean: 0,65 euro.

-Bestelako aprobetxamenduak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

-Egunean: 0,65 euro.

-Hilabetean: 3,12 euro.

-Urtean: 9,38 euro.

Iragarkiaren kodea: A0113578