13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1/2002 FORU AGINDUA, urtarrilaren 2koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko maisu-maistra lanpostuak betetzeko deialdiak onesten dituena.

Uztailaren 12ko 24/1994 Legeak, irakasle funtzionarioendako lanpostuak betetzeko lehiaketei buruzko arauak ematen dituen horrek ezartzen du, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren bederatzigarren xedapen gehigarriko 4. atalak aipatzen dituen estatu barreneko lehiaketak egiten ez diren ikasturteetan, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak eta hezkuntzako eskumenak dituzten autonomia erkidegoetako halako organoek lanpostuak betetzeko prozedurak antolatu ahalko dituztela beraiek kudeatzen duten lurralde esparruan, beren lanpostuak betetzeko. Horrek ez du eragotziko beren baliabideak berriz banatu edo kokatzeko prozesuak egin ahal izatea edozein unetan.

Urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuak finkatu zuenaren arabera estatu barreneko lekualdatze lehiaketak bi urtetan behin egiten dira. Kontuan harturik lehiaketa horietarako deialdiak 2000/2001 ikasturtean egin zirela, ikasturte honetan beste neurri batzuk har daitezke lanpostuak betetzeko, uztailaren 12ko 24/1994 Legeari jarraikiz.

Bestalde, kontuan izan behar dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren lehen zikloa ezartzeagatik irakasleak berriz banatzeko prozesuak eta, zehatzago, 2004/2005 ikasturtea bukatu arte irakasle kidegoetako funtzionarioendako gordetako lanpostu bakar bat ere ez kentzeko hartu zen konpromisoa (salbu utzita irakasleek beren borondatez lanpostu horiek uzteko eskaera egin badute). Horrek guztiak berarekin dakar irakasleak berriz banatzeko neurriak hartu beharra, nork bere burua antolatzeko duen ahalmena legitimoki erabiliz eta, finean, giza baliabideak ahalik eta egokien erabiltzearren.

Horiek horrela, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitatearen barnean lanpostuak betetzeko prozesu bat egitea, Departamentu honen menpeko langileei destinoa esleitu ahal izateko, eta, horrela, behin betiko destinoa duten maisu-maistren kopurua ikastetxeen langile beharrei egokitu ahal izateko.

Horrenbestez, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak esleitutako eskurantzen arabera, egoki da honako deialdi hauek onestea:

-Ikastetxean berratxikitzeko deialdia.

-Lehentasunezko eskubideko deialdia.

-Lekualdatze lehiaketarako deialdia.

1.-Deialdia, ikastetxe batean behin betiko destinoa izanik, une horretara arte betetzen zuten lanpostua kendu edo aldatu dela eta, hura utzi behar izan duten maisu-maistrek, uztailaren 14ko 895/1989 Errege Dekretuko 6. eta 17. artikuluetan xedatutakoaren arabera gaiturik izan gabe lanpostu bati atxikita ari direnek, eta atxiki gabe daudenek ikastetxe bereko beste lanpostu bati atxikitzeko eskatu ahal izan dezaten

Honako oinarri hauen bidez arautuko da:

I.-Parte hartzaileak.

Lehena.-Deialdi honetan parte har dezakete Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpe organikoki eta funtzionalki dauden maisu-maistrek, baldin eta ondoko kasuetakoren batean badaude:

1) Uztailaren 14ko 895/1989 Errege Dekretuaren 38. artikulua eta abuztuaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarria aplikatzearen ondorioz, behin betikotasunez betetzen zuten lanpostua galdu dutenek.

2) Uztailaren 14ko 895/1989 Errege Dekretuan xedatutakoaren bidez deitutako atxikitzearen ondorioz, lanpostu jakin batean segitzen dutenek hartarako gaiturik egon gabe, uztailaren 14ko 895/1991 Errege Dekretuaren 6. eta 17. artikuluek agintzen dutenaren arabera (azaroaren 8ko 1664/1991 Errege Dekretuak emandako idazketan), eta behin betiko destinoa duten maisu-maistra atxikigabeak.

3) Beste kasu batzuk: 3) atal honen barnean ez dago kolektibo batzuen besteekiko lehentasunik.

-Behin betiko destinoa duten maisu-maistrek, gaztelaniazko lanpostuei atxikita badaude, EGA titulua edo baliokidea izanik, aukera izanen dute destinoko ikastetxean euskarazko lanpostu bat hartzeko, beti ere, horien zereginetarako eskatzen diren gainerako baldintzak betetzen badituzte.

-Behin betiko destinoa lerro edo unitateak bereiziak dituen ikastetxe batean izanik, gaztelaniazko lanpostu bati atxikirik daudenek eta EGA titulua edo baliokidea dutenek aukera izanen dute bereizitako lerro edo unitateak hartu dituen ikastetxean euskarazko lanpostu bat hartzeko, beti ere, horien zereginetarako eskatzen diren gainerako baldintzak betetzen badituzte.

Deialdi honetan parte hartu eta destinoa bereizitako lerro edo unitateen ondorioz sortu den ikastetxean duten maisu-maistrek etengabeko egonaldiarengatik kreditatua duten puntuazioa mantenduko dute eta, beraz, lortutako lanpostu berria aurrekoaren jarraipentzat hartuko da, lanpostuak betetzeko egiten diren ondoko deialdietan.

Dena dela, deialdi honetan destinoa esleitu ondoren, interesatuak ezin izanen dira lehenbiziko behin betiko destinotik parte hartzen duten maisu-maistrentzat indarrean dagoen arautegian aurrez ikusitako aukeraz baliatu; izan ere, aukera hori behin-behineko destinoa izanik behin betikoa hartzeko egin zen lehiaketan parte hartu behar izan zutenei eman zitzaien.

-Behin betiko destinoa izanik hezkuntza orokorreko lanpostuei atxikitako maisu-maistrak berratxikitzen ahal dira, espezialisten lanpostuetara, beti ere, horien zereginetarako eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

Bigarrena.-Deialdi honetatik baztertuta gelditzen dira, goian aipatutako kasuetan agertzen ez diren maisu-maistrak.

II.-Lehentasunak.

Hirugarrena.-Destinoa eskuratzeko lehentasuna zehaztuko da irakaslea dagoen kasuari begira, I. oinarriko lehen arauan adierazten den lehentasun-hurrenkerari jarraikiz.

Laugarrena.-Maisu-maistra bat baino gehiago kasu berean baldin badaude, horien arteko lehentasuna ikastetxean behin betiko bezala duten antzinatasunak erabakiko du. Ondorio horretarako, ikastetxean izandako antzinatasun gisa kontatuko da zerbitzu-eginkizunetan, zerbitzu berezietan eta behin betiko lanpostuaren galera ekarri ez duten beste egoera administratibo batzuetan emandako denbora, salbu interes partikularrarengatik lanpostua erreserbaturik ematen den borondatezko eszedentzia (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzupeko Langileen Estatutuko 26.1 c) artikuluan ezarria, abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegileak onetsia eta maiatzaren 24ko 10/2001 Foru Aginduak aldatua).

Ikastetxe batean destinoa, beste ikastetxe bat zatibitu edo osorik nahiz zati bat lekuz aldatzeagatik eskuratu dutenek, bertan duten behin betiko jabetzako antzinatasun ondorioetarako, jatorrizko ikastetxeari dagokiona kontatuko da. Irizpide bera erabiliko da egungoaren aurreko destinoa kendu zitzaien irakasleen kasuan. Segidako lanpostu kentzeak jasan dituzten maisu-maistren kasuan, metaketa horren barnean sartuko dira bata bestearen atzetik kendu zaizkien lanpostuen ikastetxeetan behin betikotasunez emaniko zerbitzuak.

Bosgarrena.-Antzinatasunean berdintasuna gertatuz gero, Maisu-maistren kidegoan karrerako funtzionario bezala zerbitzuan urte gehien eman izanak erabakiko du, eta azkenik, sartzeko promoziorik zaharrena eta honen barruan zenbakirik txikienak.

Abenduaren 30eko 31/1991 Legearen hogeita bederatzigarren xedapen gehigarriari jarraikiz Kidegoan sarturiko langileei dagokienez, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario gisa zuten antzinatasunari lan-kontratudun finko gisa egiaztaturik dutena gehituko zaio, lehen zerbitzu urtea kenduta.

III.-Eskaerak.

Seigarrena.-Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek, Departamentuaren bulegoetan (Santo Domingo aldapa, z.g., Iruña) eskura izanen duten eskabide-orria bete beharko dute.

Eskaeran, ikastetxeko edozein lanpostu eskatzen ahal dute, ezinbestekoa izanik hori betetzeko gaiturik egotea.

Eskabidearekin batera, Deialdien Arau Komunen V. oinarriko hemeretzigarren arauan zehazten denaz gainera, honako agiri hauek aurkeztuko dira:

-Lanpostu-uztea hura kendu edo aldatzeagatik izan dela egiaztatzen duen dokumentuaren kopia; (Deialdiaren I. oinarriaren lehen arauko 1) kasuan dauden maisu-maistrek soilik). Beren lanpostua kentzea ikasturte honetan eskatu duten maisu-maistrei dokumentu hori ofizioz luzatuko die Giza Baliabideen Zerbitzuak.

2.-Deialdia, 895/1989 Errege Dekretuko 18. artikuluan (abuztuaren 5eko 1774/1994 Errege Dekretuko lehenengo xedapen indargabetzaileak aldatua) zehazten diren kasuetakoren batean dauden maisu-maistrek, hala nola urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuaren hamargarren Xedapen Gehigarrian aurrez ikusten diren kasuetan daudenek destinoa herri edo eskualde jakin batean eskuratzeko eskubidea erabili ahal izan dezaten.

Honako oinarri hauek arautuko dute:

I.-Parte hartzaileak.

Lehenengoa.-Destinoa herri jakin batean eskuratzeko lehentasunezko eskubidea izanen dute, behin bakarrik eta lanpostu hutsik izanez gero, ondoren aipatzen diren kasuetakoren batean dauden maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek -Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpe organikoki eta funtzionalki daudenek-:

a) Ebazpen administratibo irmo baten indarrez, destinoa herri jakin batean eskuratzeko edo lehen betetzen zuten toki berean berreskuratzeko eskubide aitortua duten maisu-maistrek.

b) Herri edo eskualde berean behin betikotasunez betetzen zuten lanpostua kenduta duten maisu-maistrek, horiek lanpostu bereziei atxikita baldin badaude. Kentze kasuen barruan sartuko da lanpostuaren aldaketa, titularrak lanpostu hori betetzeko ekainaren 14ko 895/1989 Errege Dekretuko 6. eta 17. artikuluetan eskatzen diren betebehar berariazkoak betetzen ez dituenean.

c) Atzerrian kokatutako ikastetxe publiko espainiarretan jardun ondoren eman zitzaien atxikipen-aldia iragan delako lanpostu horiek utzi dituzten maisu-maistrek, zeintzuei ekainaren 25eko 1027/1993 Errege Dekretuak (abuztuaren 6ko E.A.O.) eskubidea aitortzen baitie Espainiara itzultzen direnean lanpostu bat eskuratzeko, hain zuzen ere beren izendapena egin zenean behin betiko destinoa zuten herrian bertan.

Arau honen ataletan zehazten diren kasuetako edozeinetan dauden maisu-maistrek eskualdearen mugapeko edozein herritan erabili ahal izanen dute eskubide hau.

Bigarrena.-Lehentasunezko eskubidea erabili ahal izateko, aipatu diren kasu guztietan, honako baldintza hauek bete beharko dira aldez aurretik:

a) Destinoa herri edo eskualde jakin batean izateko eskubidearen oinarria izan dadila horretarako zuzenean egindako izendapena, lanpostua betetzeko prozedura arruntaren bidez.

b) Bete gabeko edo hutsik gelditutako lanposturen bat izatea herri horretan, eta beti ere hartan aritzeko eskubidea izatea.

Hirugarrena.-Oinarri honetako lehen arauan aipatzen diren maisu-maistrek, lehentasunezko eskubide hau erabili nahi izanez gero, eta hori erdietsi bitartean, Administrazio Publikoek xede horretarako egiten dituzten deialdi guztietan agertu beharko dute; hori eginen ez balute, eta beraiek eskuratzeko moduko lanpostu hutsik suertatuko balitz, eskubide hori galdu eginen bailukete. Horrek guztiak ez du ezertan murrizten uztailaren 14ko 895/1989 Errege Dekretuan irakasle hauen inguruan xedatzen dena.

Laugarrena.-Posturako eskatutako nahitaezko gaikuntza izan gabe oraindik ere bertan jarraitzen duten maisu-maistrek, urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuko (urriaren 6ko EAO) hamargarren xedapen gehigarriaren arabera, lehentasunezko eskubidea izanen dute destinoa lortzeko behin betiko destinoa duten ikastetxearen eskualdean, eta sartuko dira uztailaren 14ko 895/1989 Errege Dekretuko 18. artikuluan ezarritako lehentasunen barrenean, hartan aipatzen den b) taldean hain zuzen ere. Lehentasunezko eskubide hori erabiliko dute deialdi honetako III. oinarriaren zazpigarren arauan ezartzen den eran.

II.-Lehentasunak.

Bosgarrena.-Herri edo eskualde baterako lehentasun eskubidea gauzatzeko lehentasuna, bakoitza zein kasutan dagoen kontuan harturik erabakiko da, deialdi honen I. oinarriaren lehen eta laugarren arauekin bat etorriz adierazten den hurrenkerari jarraikiz.

Talde berean maisu-maistra bat baino gehiago elkartzen direnean, baremoa aplikatu ondoren erdietsitako puntuazio handienaren arabera zehaztuko da nork duen lehentasuna.

Seigarrena.-Lehentasun eskubidea erabili izanaren ondorioz herria eta espezialitatea eskuraturik, ikastetxe jakin bateko destinoa parte hartzaileen arteko lehiaketa bidez eskuratuko da. Lehiaketa horren deialdia Foru Agindu honen 3. zenbakian egiten da, eta lehentasunak baremoaren arabera finkatuko dira.

III.-Eskaerak.

Zazpigarrena.-Lehentasun eskubidea zein herritatik datorkion hantxe erabili beharko da, edo, halakorik izanez gero, eskualdeko beste herri batean edo beste batzuetan (deialdi honen II. eranskina), gaitua dagoen espezialitate guztietarako; gainera, aukeran izanen da ibiltari izateko baldintza duten espezialitateetarako edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloari dagozkion espezialitateetarako erabiltzea, herri horretan edo horietan; ondorio horietarako Administrazioak izangaiei emanen dien eskabide-orria bete beharko dute.

Lanpostu bereziei atxikitako maisu-maistrek beren lanpostua kentzeko eskaera egiten badute, lehentasun eskubidea erabiliko dute Foru Agindu honen II. eranskinean azaltzen diren eskualdeetako bati buruz, beti ere kendutako lanpostuaren jarduera eremuaren barnean badago. Hori dela eta, III, IV, V eta VIII. eranskinetan aditzera ematen da eskualdeko lanpostu berezien Programen jarduera eremua zein den.

Eskabide-orrian, orriarekin batera doazen argibideei jarraikiz, behar den lekuan, eskubidea zein herritatik datorkien hango kodea eta, beste herri baterako edo batzuetarako eskaria eginez gero, eskubidea erabili gogo duten eskualdearen kodea ere adierazi beharko dute. Hala ere, lanpostu bereziei atxikitako maisu-maistrek eskabidean adierazi beharko dute lehentasun eskubidearen helburu den eskualdearen kodea, deialdi honetako II. eranskinaren arabera. Era berean, lehentasun hurrenkeran adieraziko dute zein espezialitatetarako erabiltzen duten eskubide hori, beti ere horietarako gaituak badaude. Horrela egiten ez badute eta ezarri dituztenetan destinorik lortzen ez badute, Administrazioak libreki lanpostuaren erreserba esleituko die, ezarri ez diren edozein espezialitatetan. Hizkuntza edo ibiltaritza baldintza gisa duten espezialitateetarako postua gordetzeko eskaria eginez gero, horretarako propio jarri diren laukitxoetan adieraziko dute, espezialitateen aldamenean. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko espezialitateak eskatuz gero, banan-banan adierazi beharko dituzte, eskabide-orrian heldu diren jarraibideei segituz. Lehentasun hori kontuan hartuko da herria eta espezialitatea erreserbatzeko.

Ikastetxe jakin bat eskuratzeko, zerrendan jarri beharko dituzte, beren nahien arabera, eskabidean xede horretarako seinalatzen den tokian, eskubidea damaien herriko ikastetxe guztiak, II. eranskinean datozenak, eta, hala bada, eskualde berean nahi dituen herrietako guztiak, eranskin berean datozenak; herria eskatuz gero, herri horretan lanpostu hutsak dituen edozein ikastetxetara destinatuko dute; ikastetxe jakin batzuk eskatuz gero, horiek herri-multzo homogeneoetan elkartuko dituzte. Eskubidea damaien herriko ikastetxe guztiak, II. eranskinean ageri direnak, eskatzen ez badituzte, ez eta eranskin berean aukeratu duten herriko edo herrietako ikastetxe guztiak ere, herri horietakoren batean lanpostu hutsik baldin badago, Administrazioak bere iritzira erabakiko du destinoa. Gauza bera eginen da, interesatuen lehentasunen arabera, ibiltari izaera duen espezialitate batean edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko espezialitate batean postu erreserba lortu badute, eta horrelakoetan eranskineko zerrendan agertzen diren ikastetxe guztiak, hautatu herriko edo herrietakoak, seinalatu beharko dituzte.

Eskabidearekin batera, deialdien Arau Komunen V. oinarriko hemeretzigarrenean zehazten denaz gainera, honako agiri hauek aurkeztuko dira:

-Herri edo eskualde jakin baterako lehentasun eskubidea erabil dezakeela egiaztatzen duen dokumentuaren kopia.

-Deialdi honetako laugarren arauan aipatzen diren maisu-maistrek V. oinarriaren hemezortzigarren arauan zehazten den dokumentazioa bakarrik ekarri beharko dute.

3.-Lekualdatze lehiaketaren deialdia.

Honako oinarri hauek arautuko dute:

I.-Ezaugarriak.

Lehena.-Lehiaketaren xedea lanpostuak ikastetxe eta espezialitateen arabera betetzea da, uztailaren 14ko 895/1989 Errege Dekretuaren 8. artikuluan eta 1990eko apirilaren 19ko Aginduan aurrez ikusitakoen arabera, hain zuzen ere. Hala behar bada, eskatzen ahal diren hizkuntza betebeharrak kontuan hartuko dira, deialdi honen II. eranskineko ikastetxeen arabera eta X. eranskinean adierazten diren espezialitateetarako.

Aurreko lerroaldean adierazitako lanpostuez gainera honakoak sartzen dira:

-Ikastetxe publikoetako ibiltariak.

-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen ziklokoak (ohikoak eta ibiltariak), HSALOko 4. xedapen iragankorraren, 2001eko maiatzaren 31n izenpetu zen "Hezkuntza zerbitzuaren kalitatea Nafarroako Foru Erkidegoan hobetzeko Ituna"-ren arabera eta hezkuntza-plangintzan sortutako beharrak kontuan harturik, Maisu-maistren kidegoko funtzionarioek betetzeko erreserbatzen diren haiexek. Nolanahi dela ere, aipatu erreserba horretan sartuko dira, baita ere, Lehen Hezkuntzako ikastetxeei dagozkien lanpostu hutsak.

-Eskualdeko Entzumen eta Hizkuntzakoak, III. eranskinaren arabera.

-Eskualdeko Helduen Hezkuntzakoak, IV. eranskinaren arabera.

-Eskualdeko Gutxiengo Kulturalekoak, V. eranskinaren arabera.

-Lanbide Hastapeneko Programetakoak -Lanbide tailerren modalitatea-, VI. eranskinaren arabera.

-EIT eta IBIkoak, VII. eranskinaren arabera.

-Ospitalizaziokoak, VIII. eranskinaren arabera.

-Espetxekoak, IX. eranskinaren arabera.

II.-Parte hartzaileak.

Bigarrena.-Lehiaketa honetan parte hartzen ahal dute maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek -Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpe organiko eta funtzionalki daudenek-, edozein egoera administratibotan daudela, eginkizun-gabetuak izan ezik, egoera horrek dirauen bitartean.

Lehiaketa honetan parte har dezakete behin betiko destinoan ari diren maisu-maistrek, baldin eta azken destinoaz jabetu zirenetik bi urte bederen igaro badira, ikasturte honen bukaeran.

Borondatezko eszedentzian eta eginkizun-gabetuak dauden maisu-maistren kidegoko funtzionarioek zilegi izanen dute lekualdatze lehiaketan parte hartzea, baldin eta ikasturte honen bukaeran zerbitzu aktiboan berriz hastea eskatzeko baldintzak betetzen badituzte edo eginkizun-gabetzearen diziplinazko zehapenarentzat ezarritako denbora igaro bada, hurrenez hurren.

Borondatezko eszendentziaren egoeratik parte hartzen duten funtzionarioek 2002ko irailaren 1ean joan beharko dute deialdi honen ondorioz egokitu zaien destinora, hala gertatuz gero.

Hirugarrena.-Lehiaketan parte hartzera behartuta daude, arrazoi hauetakoren batengatik behin betiko destinorik ez duten maisu-maistrak:

1. Diziplina espedientearen ebazpen irmoa jaso dutenak.

2. Epaia betetzen ari direnak edo errekurtsoaren ebazpenaren ondorioa jaso dutenak.

3. Behin betikotasunez betetzen zuten lanpostua kentzeagatik.

4. Berriz sartuak baina behin-behineko destinoarekin.

5. Nahitaezko eszedentzian.

6. Eginkizun-gabetuak, zehapena bete eta gero.

7. Antzeko arrazoiengatik behin betikoz zuten lanpostua galdua izateagatik; besteak beste, atzerriko irakasle lanpostuetan jarduteko atxikipenaldia amaitu delako.

8. Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren otsailaren 23ko 53/2001 Foru Aginduko hautapen prozesuetan aukeratu hautagaiak (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 32. zenbakia, martxoaren 12koa). Otsailaren 23ko 53/2001 Foru Aginduko hamabigarren oinarriko 3. atalaren arabera, parte hartzaile horiek beren lehen behin betiko destinoa Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren kudeaketa esparruan lortu beharko dute eta eskatu beharko dituzte, zein espezialitate eta hizkuntzatan gainditu zuten hautapen prozesua, haiei dagozkien lanpostu guztiak. Espezialitate eta hizkuntza batean baino gehiagotan hautaturik gertatu ziren parte hartzaileek, zein espezialitate eta hizkuntzatan gainditu zuten hautapen prozesua, haietan guztietan hartu beharko dute parte.

Atal horretan sartutako maisu-maistrei (lehiaketan parte hartzen ez badute edo parte hartuta ere aski lanpostu lortzen ez badute) libreki esleituko zaie behin betiko lanpostua, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren kudeaketa esparruan hautaturik gertatu diren espezialitate eta hizkuntzari dagozkion lanpostuetan. Nahitaezko esleipena eginen da ikastetxeak II. eranskinean zerrendatuta dauden ordena berean.

Maisu-maistra horiei destinoa esleitzeko kontuan hartuko da hautapen prozesuan lortutako puntu kopurua.

Destinorik lortzen ez badute, behin-behineko destinoaren egoeran geldituko dira.

Laugarrena.-Era berean, lehiaketa honetan parte hartzera behartuta daude jardunean ari diren behin-behinekoak, behin betiko destinoa inoiz eskuratu ez badute.

Bosgarrena.-Hirugarren arauaren 1 eta 4. zenbakietan zehazten diren kasuetan dauden maisu-maistren eta oinarri honen laugarren arauak aipatzen dituenen artean, lehiaketan parte hartu ez edo eskatutako destinorik eskuratu ez dutenei, lanpostu hutsik egonez gero, Foru Komunitateko edozein lanpostutan emanen zaie destinoa, beti ere, lan hori egiteko eska daitezkeen baldintza guztiak betetzen badituzte. Lanpostuak esleitzeko, kontuan hartuko da deialdiko ikastetxeak zein hurrenkeran ageri diren bertan. III, IV, V, VI, VII, VIII eta IX. eranskinetan adierazten diren izaera bereziko postuak ez dira ofizioz esleituko, ez eta ibiltariak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen ziklokoak ere.

Seigarrena.-Maisu-maistrek behin-behineko destinoa baldin badute epaia betetzen ari direlako edo errekurtsoaren ebazpenaren ondorioz, nahiz titular zireneko lanpostua kentzeagatik, edo atzerriko ikastetxe espainiarretan irakasle gisa edo hezkuntza ikuskatzailetzan jarduteko atxikiak izan ziren denbora iragan delako, eta, beti ere, lehiaketan parte hartzen ez badute, administrazio publikoek libreki esleituko dizkiete destinoak, aurreko arauan zehazten den moduan.

Lehiaketan parte hartzeko obligazioa betez, lehenengo sei deialdietan eskatutako destinorik eskuratzen ez dutenei, administrazio publikoek libreki esleituko dizkiete destinoak, lehen aipatu den era berean.

Zazpigarrena.-Nahitaezko eszedentzian daudenak, lehiaketan parte hartzen ez badute, borondatezko eszedentzian daudela erabakiko da.

Lehen hiru deialdietan parte hartu eta eskatzen duten destinorik eskuratzen ez badute, administrazio publikoek emanen diete libreki beren destinoa, oinarri honen bosgarren arauan adierazitako prozedurari jarraikiz.

Zortzigarrena.-Oinarri honen hirugarren arauaren 6. zenbakian jasotzen den kasuan sartzen diren maisu-maistrak, lehiaketan parte hartzen ez badute, beren interes partikularrengatik borondatezko eszedentzian daudela erabakiko da.

Parte hartu eta eskatzen dituzten destinoak eskuratzen ez badituzte, administrazio publikoek emanen diete libreki beren destinoa, lehen adierazitako moduan.

Bederatzigarrena.-Ez da inoiz bidezko izanen aurreko arauei jarraikiz lanpostuak ofizioz esleitzea, irakasleek uztailaren 14ko 895/1989 Errege Dekretuaren esparrutik kanpoko lehiaketa edo prozeduretan destinoa eskuratu dutenean.

III.-Lehentasunak.

Hamargarrena.-Deialdi honen I. eranskinean ageri den baremoa aplikatuz finkatuko dira.

IV.-Eskaerak.

Hamaikagarrena.-Lehiaketan beren borondatez nahiz behartuta parte hartzen dutenek, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña) eskuratzen ahal duten eskabidea bete beharko dute.

Eskabidearekin batera, deialdien Arau Komunen V. oinarriko hemezortzigarren arauan zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da.

DEIALDIEN ARAU KOMUNAK

I.-Lanpostu jakin batzuetan jardun ahal izateko betebehar berariazkoak.

Lehena.-Deialdi bakoitzean zehazten diren betebeharrez gainera, ondoko espezialitateetan postuak eskatu ahal izateko kasuan kasuko gaikuntzaren jabe izatea frogatu behar da.

a) Hezkuntza Berezia:

-Pedagogia Terapeutikoa. Gaikuntza, Hezkuntza Bereziko Pedagogia Terapeutikoan.

-Entzumena eta Hizkuntza. Gaikuntza, Hezkuntza Bereziko Entzumenean eta Hizkuntzan.

b) Haur Hezkuntza. Gaikuntza, Eskolaurreko Hezkuntzan.

c) ehen Hezkuntza:

-Lehen Hezkuntza Orokorra. Gaikuntza, OHOko Hasiera eta Erdiko Zikloetan.

-Ingelesa. Gaikuntza, OHOko Filologia, Gaztelania eta Ingelesean.

-Frantsesa. Gaikuntza, OHOko Filologia, Gaztelania eta Frantsesean.

-Euskara. Gaikuntza, Euskaran (Nafarroa).

-Gorputz Hezkuntza. Gaikuntza, Gorputz Hezkuntzan.

-Musika Hezkuntza. Gaikuntza, Musika Hezkuntzan.

d) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza:

-Euskara. Gaikuntza, Euskaran (Nafarroa).

-Gaztelania. Gaikuntza, OHOko Filologia, Gaztelania; OHOko Filologia, Gaztelania eta Ingelesean edo OHOko Filologia, Gaztelania eta Frantsesean.

-Atzerriko hizkuntza (Ingelesa). Gaikuntza, OHOko Filologia, Gaztelania eta Ingelesean.

-Atzerriko hizkuntza (Frantsesa). Gaikuntza, OHOko Filologia, Gaztelania eta Frantsesean.

-Matematika. Gaikuntza, OHOko Matematika eta Natur Zientzietan.

-Natur Zientziak. Gaikuntza, OHOko Matematika eta Natur Zientzietan.

-Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia. Gaikuntza, OHOko Gizarte Zientzietan.

-Gorputz Hezkuntza. Gaikuntza, OHOko Gorputz Hezkuntzan.

-Musika. Gaikuntza, OHOko Musika Hezkuntzan.

e) Eskatu nahi diren lanpostuak Helduen Hezkuntzakoak, Gutxiengo Kulturalei dagozkienak, Ospitalizaziokoak, Lanbide Hastapenekoak -Lanbide tailerren modalitatekoak- eta Espetxekoak badira: OHOko hasiera eta erdiko zikloetako gaikuntza.

Elebidun gisa sailkatutako lanpostuak eskatu ahal izateko, izangaiek agiri hauetakoren baten jabe izan beharko dute: Nafarroako Gobernuak edo Eusko Jaurlaritzak emandako EGA (Euskara Gaitasun Agiria), Nafarroako Gobernuak homologatutako titulu baliokidea edo Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako Euskararen gaitasun agiria.

Bigarrena.-Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorraren urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoko laugarren xedapen gehigarriaren arabera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan ezartzen diren lanpostuetan hurrengo maisu-maistrek har dezakete parte, baldin eta deialdietan eskatutako gainerako beharkizunak betetzen badituzte eta hurrengo balizko hauetakoren batean sarturik badaude:

a) Maisu-maistrak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko lanpostuetan behin betiko destinoa badute.

b) Maisu-maistrak, Kidego horretan sartu badira 1997ko edo aurreko lan eskaintzaren bati dagozkion hautapen prozesuen bitartez.

II.-Deialdien arteko lehentasuna.

Hirugarrena.-Deialdien zerrendaren ordenak lehentasuna ezartzen du lanpostu hutsen eta lehiaketen ondorioz hutsik gelditzen diren lanpostuen esleipena egiterakoan. Modu honetan, deialdi batean parte hartzen duen maisu edo maistra bati ezin zaio lanpostu bat esleitu, aurreko deialdian eskubidea duen eskatzailerik baldin badago; hori dena deusetan galarazi gabe, herri edo eskualde jakin bateko lehentasun eskubidea erabiliz lanpostu bat esleitzen zaienen kasuan, kontuan hartzea dagokion deialdian xedatzen dena.

Laugarrena.-Bidezko da, eskubidea izanez gero, eskabide bakarra erabiliz, aldi berean bi deialditan edo gehiagotan parte hartzea. Eskabideak aurreko arauan adierazi den lehentasunari jarraikiz bideratuko dira eta, behin destinoa eskuratuta, gainerako eskaerak ez dira kontuan hartuko.

III.-Deialdi bakoitzeko lanpostu hutsak esleitzeko lehentasuna.

Bosgarrena.-Ikastetxean berriz atxikitzeko deialdia salbu, zeina bertan zehazten diren irizpideen arabera ebatziko baita, lanpostuak esleitzeko lehentasun hurrenkera, I. eranskinean ageri den baremoari jarraikiz erdietsitako puntuazioaren arabera finkatuko da.

Seigarrena.-Baremoko a) eta b) kontzeptuei dagozkien zerbitzuak zehaztekorakoan, zein ikastetxetatik parte hartzen den jakiteko, behin betiko destinorik gabe uztailaren 14ko 895/1989 Errege Dekretuaren 11.4 artikuluko kasuetan sartzen direnentzat, behin betiko gisa zerbitzuak eman dituzteneko azkena hartuko da kontuan, eta horiei haren ondotik beste edozein ikastetxetan behin-behineko gisa emandako zerbitzuak gehituko zaizkie.

Zazpigarrena.-Maisu-maistrek ikastetxe bateko behin betiko destinoa beste ikastetxe bat zatibitu edo osorik nahiz zati bat lekuz aldatzeagatik eskuratu badute, baremoko a) atalean aurrez ikusten den jarraian egindako denboraren ondorioetarako, jatorrizko ikastetxeari dagokiona hartuko da kontuan.

Zortzigarrena.-Behin betiko moduan jarduteko zuten eskola-unitatea edo postua kendu dietelako, epaia bete edo errekurtsoa ebazteagatik destinoa galdu dutelako edo nahitaezko eszedentziatik heldu direlako, behin-behineko egoerarekin parte hartzen duten maisu-maistrek, eskubidea dute, gainera, azken ikastetxean behin betiko gisa eman zituzten zerbitzuak jatorrizko ikastetxeko zerbitzualdiari gehitzeko. Jarraian gertatu lanpostu kentzeak jasan dituzten maisu-maistren kasuan, jarraian kendutako lanpostuen ikastetxeetan behin betiko gisa emandako zerbitzuak ere gehitze horren barnean sartuko dira. Ondorioak jasanik beste behin betiko destinorik izan ez duen maisuak edo maistrak, baremoaren c) atalari dagokion puntuazioa gehitzeko eskubidea izanen du, zehaztu diren ondorioetarako.

Bederatzigarrena.-Baldin eta maisu-maistrek lehiaketa bidez lorturiko lehenengo behin betiko destinotik parte hartzen badute -beti ere sartu berriak izanik behin-behineko egoeran egoteagatik nahitaez aurkeztu beharreko lehiaketa izan zelarik-, baremoko a) atalaren ordez c) atalari dagokion puntuazioa hautatu ahal izanen dute; kasu honetan zerbitzuan emandako urte guztiak behin-behinekotzat hartuko dira. Kontu hori aipatzen ez bada eskabide-orrian horretarako heldu den lekuan, izangaiarentzat mesedegarriena den puntuazioa hartuko da kontuan.

Hamargarrena.-Titular moduan zuten lanpostua kendu ondotik eskuraturiko lehenengo behin betiko destinoan zerbitzuak ematen ari diren maisu-maistrek eskubidea izanen dute, lehiaketara aurkezten diren honetan, orain dauden ikastetxean emandakotzat hartzeko lanpostua kendu zitzaien ikastetxean emandako zerbitzu haiek, bai eta lanpostu kentze horren ondotik behin-behineko gisa emandakoak ere. Irizpide hau bera aplikatuko zaie, epaia bete edo errekurtsoa ebatzi edo nahitaezko eszendentziatik etortzeagatik beren destinoa galdu ondotik, eskuratu duten lehenbiziko behin betiko destinoan zerbitzuak ematen ari direnei.

Hamaikagarrena.-Lehiaketariek aurkeztu eta e), f) nahiz g) ataletan aurrez ikusten diren merezimenduak baloratzeko, Batzorde bat eratuko da, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak izendatuko dituen kide hauek osatuko dutena:

-Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko ikuskatzaile bat, batzordeburu lanetan.

-Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren menpeko lau funtzionario, batzordekide gisa.

Idazkari lanak Batzordeak horretarako izendatutako kideak eginen ditu.

Erakunde Sindikalek Balorazio-Batzordean parte hartzen ahal dute.

Batzordeko partaideek deialdiko lanpostuetarako eskatzen den titulazioaren maila bereko edo handiagoko tituluaren jabe izan beharko dute.

Erakunde Sindikalen ordezkarien kopurua, Administrazioaren proposamenez izendatzen diren kideena baino txikiagoa izanen da.

Hamabigarrena.-Guztirako puntuazioetan berdinketarik gertatuz gero, horiek ebazteko ikusiko da nork duen puntuaziorik altuena baremoko ataletako bakoitzean, kontuan harturik bertan zein ordenatan ageri diren. Horrekin ez bada berdinketa hausten, ikusiko da nork duen puntuaziorik altuena azpiataletako bakoitzean, berriz ere baremoan zein ordenatan ageri diren kontuan harturik. Bi kasuetan, atal bakoitzean aintzat hartzen den puntuazioa ezin izanen da atal bakoitzarentzat baremoan ezarritako gehienezko puntuazioa baino handiagoa izan, ez eta, azpiatalei dagokienez, horiek sartuta dauden atalari dagokion gehienezko puntuazioa baino handiagoa ere. Irizpide hauek aplikatzerakoan, azpiatal batean edo batzuetan haien atalari emandako gehienezko puntuazioa lortzen bada, gainerako azpiatalen puntuazioak ez dira kontuan hartuko. Beharrezko bada, berdinketa hausteko ondoko irizpide hau erabiliko da: kidegoan sartzeko hautapen prozesuaren deialdia egin zen urtea eta hautapen prozesu horretan lortu zuen zerrendako zenbakirik txikiena.

IV.-Lanpostu hutsak.

Hamahirugarrena.-Deialdi honen babesean beste lanpostu huts hauek ere eskaini nahi dira: Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpeko ikastetxeetako plantillak onesten dituen Foru Aginduan aurrez ikusitakoak eta deialdi guztien ebazpenetik ateratakoak. Horiez gain, jubilazioengatik, heriotzengatik edo eszedentziengatik sortutako lanpostu hutsak ere sartuko dira, deialdiak ebatzi arte edo, kasua bada, 2001/2002 ikasturtea bukatu arte gertatzen direnak, alegia.

Arau honetan aipatzen diren lanpostu huts guztiek, eskola plangintzan funtzionamendua aurrez ikusia duten lanpostuekin bat datozenak izan beharko dute.

Hamalaugarrena.-Deialdi hauetan parte hartzen dutenek beren eskabideak egin ahal izan ditzaten, Foru Agindu honekin batera doan II. eranskinean ageri da Nafarroako Foru Komunitateko kudeaketa-esparruan sartzen diren hezkuntza eskualde desberdinetako ikastetxeen zerrenda, eta III, IV, V, VI, VII, VIII eta IX. eranskinetan, aldiz, haietan aipatzen diren programei dagozkien beste postu berezi batzuk.

V.-Eskabidea nolakoa den eta nola bete behar den.

Hamabosgarrena.-Eskabidea, eredu ofizialaren araberakoa, interesatuek Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eskura dezaketena, eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzendu beharrekoa, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistro Orokorrean aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edota Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuenak, zehazten dituen bulegoetan.

Eskabidea Posta bulego batean aurkeztu nahi izanez gero, kartazal irekian aurkeztuko da, Postako funtzionarioak, eskabidea ziurtatu aurretik, data eman eta zigila dezan.

Hamaseigarrena.-Partaide bakoitzak bere eskabidean sar ditzakeen eskaerak, deialdi bakar baterako edo anitzetarako direla ere, ezin dira 300 baino gehiago izan.

Hamazazpigarrena.-Eskaeretan, arestian aipaturiko kopuruaren muga kontuan hartuz, espezialitate eta ikastetxe guztiak sartzen ahal dira, badaezpada ere, izan ere, deialdiak ebatzi baino lehen edo deialdiak garatu bitarteko edozein momentutan, hutsik gelditzen diren lanpostuak ugaritzen baitira, eta bete gabe geldi baitaiteke lehiaketariak nahi duen huraxe.

Eskaerak egiten ahal dira ikastetxe edo herri jakin baterako, bi bideak batera erabil baitaitezke. Halakorik gertatuko balitz, herrian bete gabeko lanposturik edo hutsik gelditutakorik duen lehen ikastetxea esleituko litzateke, deialdietan iragarrita agertzen diren ordena berean.

Eskatzen diren lanpostuak euskarazkoak edo/eta ibiltariak badira, gurutze bat jarri beharko da dagokion laukitxoan edo laukitxoetan.

Ikastetxe edo herri bereko lanpostu-espezialitate bat baino gehiago eskatzen bada, beharrezkoa da ikastetxea edo herria eskatzen diren lanpostuak adina aldiz errepikatzea. Ondorio hauetarako, espezialitate desberdintzat hartuko da hizkuntz betebeharra edo izaera ibiltaria duena.

Hemezortzigarrena.-Eskabideetan zerrendan eman behar dira eskatzen diren lanpostuak, bertan ageri diren oharrak kontuan hartuz, eta lehentasunez ordenaturik, eskabidea egiteko inprimakian aipatzen diren kontzeptu zehatzak ahal den garbien adieraziz.

Interesatuak daturen bat oker eman edo eman gabe uzten badu, ezin izanen du halakorik aipatu geroko erreklamazioetan, ez eta uste izan ere hargatik bere interes nahiz eskubideak urratu direla.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoan, ezin izanen da inolako arrazoirengatik eskaera aldatu, ezta bertan eskaturiko lanpostuen lehentasunezko hurrenkera ere. Kodeak irakurgaitz direnean, osatu gabe daudenean edo datuak dagozkien laukietan ez badaude, eskaeran ez baleude bezala kontsideratuko da eta horiei buruzko eskubide guztiak galduko dituzte lehiaketariek.

Hemeretzigarrena.-Eskabidearekin batera honako hauek aurkeztu behar dira:

1. Zerbitzu-orria, egiaztatua eta eskabide-orriak aurkezteko azken lanegunean itxia. Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz erantsiko du zerbitzu-orria.

Estatuko 1992ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 31/1991 Legearen hogeita bederatzigarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen maisu-maistrek, zein ikastetxetatik parte hartzen duten, hango idazkariaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, zuzendariaren oniritzia izanen duena, zeinetan jarriko baita aipatu ikastetxean, Nafarroako Gobernuaren lan-kontratudun finko eta funtzionario gisa, etenik gabe emandako denbora.

2. Gaikuntza ziurtagiriaren edo Ebazpenaren kopia konpultsatua, Organo eskudunak luzatua.

Irailaren 3ko 397/1992 Foru Aginduaren babesean (irailaren 21eko 114. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik gaikuntza berria eskatu dutenek edo eskatzen dutenek, deialdi hauetako edozeinetan parte hartzen ahal dute, horretarako eskatzen diren gainerako baldintzak betetzen badituzte. Aurkezten diren aipatu gaikuntza-eskaera horiek behar diren baldintzak betetzen badituzte, gaikuntza egiaztatzen duen Ebazpena emanen da eta lehiaketan parte hartzeko eskaerari tramitatzeko bidea emanen zaio.

Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz erantsiko ditu 1 eta 2. atalean aipatutako agiri horiek.

3. I. eranskineko baremoko b) atalean aurrez ikusitako ondorioetarako, jatorrizko lanpostua zailtasun berezikotzat hartu dela egiaztatzen duen agiria.

4. Gainditutako hobekuntza ikastaro guztien eta kidegoan sartzeko alegatu ziren ez besteko titulu akademikoen egiaztagiriak, baloratuak izan daitezen, edo ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera lortutako espezialitateak.

Hobekuntza ikastaroei buruzko dokumentazioan, nahitaez azaldu behar da ikastaroak zenbat ordukoak izan diren edo zenbat kreditu dituzten. Ez bada puntu hau agirian argi agertzen, ez du inolako baliorik izanen ondorio hauetarako.

Unibertsitateko titulazio ofizialengatik puntuazioa jaso ahal izateko, konpultsaturik aurkeztu beharko dira kidegoan sartzeko alegatutako tituluaren eta merezimendu gisa aurkezten diren gainerakoen fotokopiak.

Lehenbiziko zikloko titulazioak puntua daitezen, beharrezkoa izanen da Diplomatu tituluaren fotokopia aurkeztea edo, bestela, Lizentziatura, Ingeniaritza edo Arkitekturako lehenbiziko hiru mailak egin eta gainditu direla dioen ziurtagiri akademiko pertsonala. Ez da lehenbiziko zikloko titulaziotzat hartuko Egokitzapen Ikastaroa gainditu izana.

Lizentziadun, Ingeniari edo Arkitekto titulua aurkezteak balioko du, soil-soilik, 2. zikloko titulazioari dagokion puntuazioa aintzat hartzeko.

Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako Araubide Bereziko Ikasketen titulazioak (lehenbiziko zikloa) puntuatzeko, beharrezkoa izanen da lehenbiziko hiru kurtsoak gainditu direla egiaztatzen duen agiri pertsonalaren fotokopia konpultsatua aurkeztea. Bigarren zikloa baloratzeko, tituluaren fotokopia konpultsatua aurkeztuko da, edo, bestela, ikasketen ziurtagiri pertsonalarena.

Ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuan aurrez ikusitako prozedurari jarraikiz lortutako espezialitate berriak baloratzeko, beharrezkoa izanen da Administrazioak emandako gaikuntza agiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztea.

5. Elebidun gisa katalogatutako lanpostuetarako, izangaiak aurkeztu beharko du Nafarroako Gobernuak edo Eusko Jaurlaritzak emandako EGA titulua (Euskara Gaitasun Agiria) duela frogatzen duen agiria, edo beste titulu baliokideren bat Nafarroako Gobernuak homologatutakoa, edo Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako euskararen gaitasun agiria.

VI.-Beste arau batzuk.

Hogeigarrena.-Foru Agindu honekin argitaratzen diren deialdi guztietan, eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasita.

Hogeita batgarrena.-Deialdi honetan betekizun diren baldintza guztiak eta lehiatzaileek alega ditzaketen merezimenduak, beterik edo onarturik behar dute egon eskabideak aurkezteko epearen azken egunerako, lekualdatze lehiaketarako deialdiaren bigarren oinarriko bigarren eta hirugarren lerroaldeetan aurrez ikusitako salbuespenarekin.

Hogeita bigarrena.-Ez dira kontuan hartuko eskabideetan aipatzen ez diren merezimenduak, ez eta horiek aurkezteko epearen barrenean agiri bidez frogatzen ez direnak ere. Agiriak konpultsatzen ahal dira parte hartzaileen destinoko ikastetxeetan, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren maiatzaren 18ko 182/2001 Foru Aginduak xedatzen duenari jarraituz (NAO, 79. zenbakia, ekainaren 29koa).

Hogeita hirugarrena.-Indarrik gabe gera daiteke deialdiko arauak bete gabe lehiaketari batek erdietsitako destinoa.

Hogeita laugarrena.-Edozein deialditan, halako lanpostu jakin bat eskatzeko, nahitaezko betebeharra da hartan lanean aritzeko gaiturik egotea.

Hogeita bosgarrena.-Maisu-maistraren batek lehiaketa deialdi hauetan parte hartzen badu eszedentzia egoeran dagoelarik, eta destinoa lortzen badu, Giza Baliabideen Zerbitzuan eta lanpostuaz jabetu baino lehen aurkeztu beharko ditu ondoren zehaztuko diren dokumentuak; horiek arestian aipatutako organoak aztertuko ditu, adostasuna agertu eta eskuratu duten destinoaz jabetzeko baimena emateko. Aurkeztu beharreko dokumentuak hauek dira: eszedentzia aginduaren kopia, eta Estatuko, erakundeetako edo toki administraziotik ez dela diziplina espedientearen bidez baztertua izan eta eginkizun publikoetan jarduteko desgaiturik ez dagoela adierazten duen aitorpen-agiria.

Irakasleren batek ezin baditu lanera berriz sartzeko betebeharrak justifikatu, ezin izanen da lehiaketan lortutako lanpostuaz jabetu, eta lanpostu hori hutsik geldituko da hurrengo deialdirako.

Hogeita seigarrena.-Deialdi hauetan lanpostua lortzen duten irakasleak, tramitazio garaian destinoko lanpostuen trukerik egin baldin badute, behartuak daude izendatuak izan direneko lanpostuetan jardutera, eta onartutako trukea baliorik gabe geldituko da.

VII.-Tramitazioa.

Hogeita zazpigarrena.-Eskabidean betetzen ez badira Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 70. artikuluan adierazitako datuak, eskatzaileari eskatuko zaio 10 eguneko epean huts hori zuzen dezan edo agintzen diren dokumentuak aurkez ditzan eta, hala egiten ez badu, bestelako tramiterik gabe artxibatuko dela ohartaraziko.

Hogeita zortzigarrena.-Berrogeita hamar egun naturaleko epearen barrenean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita, Giza Baliabideen Zerbitzuak iragarki-oholean azalduko ditu honako zerrenda hauek:

a) Ikastetxeko maisu-maistrak berriz atxikitzeko deialdian parte hartzen dutenen zerrenda, hurrenkera alfabetikoan herriz-herri, eta herri bakoitzean ikastetxez ikastetxe. Ikastetxe bakoitzeko eskatzaileak, berriz, parte hartzeko hautatu duten atalaren arabera. Zerrenda honetan adierazi behar da irakasleak behin betiko gisa ikastetxean duen antzinatasuna, karrerako funtzionario gisa egindako zerbitzu urteak, kidegoan sartu zen urtea eta promozioko zerrendan ateratako zenbakia.

b) Beren lehentasunezko eskubideaz baliatzeko deialdian parte hartzen dutenen zerrenda, taldeka ordenatuak, aipatutako deialdiaren lehen arauan, laugarrenarekin bat etorriz, adierazten den lehentasunaren arabera. Zerrenda honetan espreski aipatu beharko da parte hartzaile bakoitzari dagokion puntuazioa, baremoko kontzeptuen arabera.

c) Lehiaketan parte hartzen dutenen zerrenda, baremoko kontzeptu bakoitzaren arabera bakoitzari dagokion puntuazioa adieraziz.

Jendaurrera aterako dira, halaber, baztertuak izan diren eskaerak.

Giza Baliabideen Zerbitzuak zortzi egun naturaleko epea emanen du, behar diren erreklamazioak egiteko.

Hogeita bederatzigarrena.-Aipatutako epea amaitu ondoan, iragarki-oholean erakutsiko dira egin diren zuzenketa guztiak.

Erakustaldi horren aurkako erreklamaziorik ezin da egin harik eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuak deialdiei buruzko behin-behineko ebazpena jendaurrera atera arte eta behar den erreklamazio-epea ezarri arte.

VIII.-Destinoa esleitu eta lanpostuaz jabetzea.

Hogeita hamargarrena.-Hezkuntza eta Kultura Departamentuak deialdi hauetan xedatzen denari buruzkoan sortzen diren zalantza guztiak argituko ditu; lanpostu hutsak jendaurrera ateratzeko aginduko du; lanpostuak behin-behinekoz esleituko ditu eta erreklamazioetarako eta atzera egiteko epea emanen, eta, azkenik, behin betiko izendapenak eginen ditu, haiek guztiak ebazpen beraren bidez ebatziko direlarik, gero Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko den hartan, eta horren bidez, zerikusirik duten lehiaketari guztiak jakinaren gainean jarriak izan direla ulertuko da.

Hogeita hamaikagarrena.-Deialdien behin betiko ebazpenean esleitutako lanpostuei ezin izanen zaie uko egin.

Hogeita hamabigarrena.-2002ko irailaren lehen egunean hartuko da destino berrien jabetza, eta horren aurreko destinoa abuztuaren azken egunean utzi beharko da.

IX.-Errekurtsoak.

Hogeita hamahirugarrena.-Foru Agindu honen aurka hilabeteko epean gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Gobernuaren aitzinean, administrazioarekikoa baino lehen, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita.

Iruñean, bi milako urtarrilaren bian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

I. ERANSKINA

Baremoa

a) Lehiaketan zein ikastetxetatik parte hartzen duen, hartan behin betiko destinoaren jabe eta karrerako funtzionario izanik etenik gabe aritutako denbora.

Lehen, bigarren eta hirugarren urteak: puntu bat, urte bakoitzeko.

Laugarren urtea: 2 puntu.

Bosgarren urtea: 3 puntu.

Seigarren, zazpigarren, zortzigarren, bederatzigarren eta hamargarren urteak: 4 puntu, urte bakoitzeko.

Hamaikagarrena eta hurrengoak: 2 puntu, urte bakoitzeko.

Urte zatiak honela kontatuko dira:

-6 hilabete edo hortik goitiko urte zatia, urte osoa balitz bezala.

-6 hilabetetik beheitiko urte zatia, ez da kontatzen.

Izaera bereziko irakaskuntza lanpostuan behin betiko destinoa duten maisu-maistren kasuan, atal honetako puntuazioa, eskaera egitean duen lanpostu horretan etenik gabe emandako denboraren arabera finkatuko da.

Atzerriko ikastetxe publiko espainiarretan edo hezkuntza ikuskatzailetzako eginkizunetan, edo antzeko kasuetan, "aldi baterako atxikipena" duten maisu-maistren kasuan, atal honetako puntuazioa atxikipen horretan etenik gabe emandako denboraren arabera finkatuko da. Irizpide hau bera erabiliko da hezkuntza arloko administrazioak irakaskuntzari buruzko ikerketa eta laguntzarako dituen lanpostuetan edo bestelako zerbitzuetan aritzeko izendatu ziren maisu-maistren kasuan, betiere izendapenak berarekin ekarri baldin badu aurreko irakasle lanpostua galtzea.

Beren atxikitzea utzi eta behin-behineko gisa jatorrizko probintziara, edo, hala dagokionean, hezkuntza arloko administrazioak zehazten duen eremura joaten denean, ekainaren 14ko 895/89 Errege Dekretuaren 25. artikuluarekin bat, lehiaketan parte hartzeko abiapuntuko ikastetxetzat hartuko da atxikitzean emandako destinoa, eta horri gehituko zaizkio, horrelakorik baldin badago, horren ondoren behin-behineko gisa beste edozein ikastetxetan emandako zerbitzuak.

Behin betiko moduan jarduteko zuten eskola-unitatea edo postua kendu dietelako, epaia bete edo errekurtsoa ebazteagatik destinoa galdu dutelako edo nahitaezko eszedentziatik heldu direlako, lehiaketan behin-behineko egoerarekin parte hartzen duten maisu-maistren kasuan, atal honetan aipatzen diren zerbitzuak zehazteko, kontsideratuko da parte hartzen dutela behin betiko gisa aritu diren azken zentrotik, eta zerbitzu horiei gehituko zaizkie, horien ondotik behin-behineko gisa edozein zentrotan emandako gainerakoak, halakorik baldin bada. Horretaz gain, eskubidea izanen dute, azken ikastetxean behin betiko gisa eman zituzten zerbitzuak jatorrizko ikastetxeko zerbitzualdiari gehitzeko. Jarraian gertatu lanpostu kentzeak jasan dituzten maisu-maistren kasuan, jarraian kendutako lanpostuen ikastetxeetan behin betiko gisa emandako zerbitzuak ere gehitze horren barrenean sartuko dira.

Beste behin betiko destinorik izan ez duen maisuak edo maistrak baremoaren c) atalari dagokion puntuazioa gehitzeko eskubidea izanen du, zehaztu diren ondorioetarako.

Aurreko azpiatalean xedatutakoa aplikatuko zaie, baita ere, bizileku-aldaketa ekarri duen lekualdaketako diziplina-zehapena betez beren destinoa galdu dutelako parte hartzen duten funtzionarioei.

Titular moduan zuten lanpostua kendu ondotik eskuraturiko lehenengo behin betiko destinoan zerbitzuak ematen ari diren maisu-maistrek eskubidea izanen dute, lehiaketara aurkezten diren honetan, orain dauden ikastetxean emandakotzat hartzeko lanpostua kendu zitzaien ikastetxean emandako zerbitzu haiek, bai eta lanpostu kentze horren ondotik behin-behineko gisa emandakoak ere. Irizpide hau bera aplikatuko zaie, epaia bete behar izateagatik, errekurtsoaren ebazpenaren indarrez edo nahitaezko eszendentziatik etortzeagatik beren destinoa galdu ondotik, eskuratu duten lehenbiziko behin betiko destinoan zerbitzuak ematen ari direnei.

Baldin eta maisu-maistrek lehiaketa bidez lorturiko lehenengo behin betiko destinotik parte hartzen badute -betiere sartu berriak izanik behin-behineko egoeran egoteagatik nahitaez aurkeztu beharreko lehiaketa izan zelarik-, baremoko a) atalaren ordez c) atalari dagokion puntuazioa hautatzen ahalko dute; kasu honetan zerbitzuan emandako urte guztiak behin-behinekotzat hartuko dira.

b) Orain dagoen ikastetxean edo lanpostu berezian, nondik egiten baita eskaria, behin betiko destinoaren jabe izanik etenik gabe aritutako denbora, lanpostua zailtasun berezikoen sailekoa baldin bada, bertako lana halakotzat hartzen delako.

Lehen, bigarren eta hirugarren urteak: 0,50 puntu, urte bakoitzeko.

Laugarren urtea: puntu bat.

Bosgarren urtea: 1,50 puntu.

Seigarren, zazpigarren, zortzigarren, bederatzigarren eta hamargarren urteak: 2 puntu, urte bakoitzeko.

Hamaikagarrena eta hurrengoak: puntu bat, urte bakoitzeko.

Urte zatiak honela kontatuko dira:

-6 hilabete edo hortik goitiko urte zatia, urte osoa balitz bezala.

-6 hilabetetik beheitiko urte zatia, ez da kontatzen.

Zerbitzu berezietan, zerbitzu eginkizunetan, ikasketak egiteko baimenarekin edo antzeko zereginetan ikastetxetik kanpora egindako denbora ez da ondorio horietarako kontuan hartuko.

Lanpostua kentzen den kasuetan, edo hura galtzen denean, epai nahiz errekurtsoa betetzearen ondorioz, edo nahitaezko eszedentziatik etortzeagatik, aurreko a) atalean kasu hauetarako aipatu diren irizpide berberak aplikatuko dira.

c) Sekula behin betiko destinorik lortu ez duten karrerako funtzionarioek behin-behinekotasun egoeran emandako denbora.

Puntu bat, behin betiko lanpostua eskuratu arte egindako zerbitzu-urte bakoitzeko.

Urte zatiei dagokienez, 0,0833 puntu emanen da hilabete bakoitzeko.

Bertako lana halakoa izaki eta zailtasun bereziko bezala sailkatzen diren ikastetxe edo lanpostuetan emandako mota honetako zerbitzuek baremo honetako b) atalean finkatzen den puntuaziorako eskubidea emanen dute, besteaz gainera.

d) Maisu-maistren kidegoan karrerako funtzionario bezala jardunean egindako urteak.

Puntu bat, zerbitzu-urte bakoitzeko.

Urte zatiei dagokienez, 0,0833 puntu emanen da hilabete bakoitzeko.

A), B), C) eta D) ataletarako egiaztagiriak:

Hezkuntza, eta Kultura Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak edo beste hezkuntza administrazio publiko batzuetako organo eskudunek egiaztatutako zerbitzu-orriaren bidez frogatuko dira aurreko ataletan jasotzen diren merezimenduak.

e) Hobekuntza eta prestakuntza ikastaroak:

Zehaztuko diren hezkuntzako administrazio publiko eskudunek antolatutako hobekuntza ikastaroak eta, halakorik bada, ezartzen denaren arabera homologatutakoak edo baliokideak.

e.1) Emandako ikastaroak: etengabeko prestakuntza ikastaroetan txostengile edo irakasle moduan parte hartzeagatik edo ikastaro horiek zuzendu, koordinatu edo tutore lana betetzeagatik (ikastaro mota ezberdinak: lan-taldeak, mintegiak, ikastetxeetako prestakuntza taldeak, ikastaroak, e.a.), kontuan harturik ikastaroen deialdia egin behar dutela hezkuntza-eskumenak dituzten administrazioen organo periferiko edo zentralek, edo hezkuntzako administrazio horiexek homologatu edo onarturiko irabazi asmorik gabeko erakundeek, zeinekin hezkuntza administrazioek lankidetza hitzarmenak, edo etengabeko prestakuntzako akordioak sinaturik baitituzte, edo unibertsitateek:

0,10 puntu, egiaztatutako 10 orduko, eta gehienez ere puntu 1.

e.2) Gainditutako ikastaroak: irakasleendako etengabeko prestakuntza ikastaroetara joateagatik (ikastaro mota ezberdinak aurreko puntukoen antzera), betiere baldin eta ikastaro horiek hezkuntza-eskumenak dituzten administrazioen organo periferiko edo zentralek deituak edo irabazi asmorik gabeko erakundeek, zeinekin hezkuntza administrazioek lankidetza hitzarmenak, edo etengabeko prestakuntzako akordioak sinaturik baitituzte, eginak badira, eta hezkuntza-administrazio horiexek homologatu edo onartzen badituzte

edo, baita ere, unibertsitateek deituriko ikastaroak badira:

0,10 puntu, gainditu eta egiaztatutako 10 orduko, eta gehienez ere 2 puntu eman daitezke azpiatal honengatik.

e.3) Maisu-maistren kidegoan sartzekoa ez den espezialitate bakoitzarengatik, espezialitate berriak hartzeari buruzko ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuan aurrez ikusitako prozeduraren bidez lortua bada, 0,50 puntu.

Oharra: e) atal honetan gehienez ere 3,50 puntu ematen ahal dira. Aurreko e.1) azpiatalean ez dira baloratuko aholkulari edo zuzendaritza karguan dihardutela funtzionarioek emandako ikastaroak.

Atal honetan aintzat hartuko dira bakarrik maisu-maistren kidegoak bere-bereak dituen espezialitateei buruzko ikastaroak, edo haren jardunarekin nahiz hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriekin zerikusia duten alderdi zentifiko, didaktiko edo antolamenduzkoei buruzkoak.

Atal honetarako, ikastaro guztietako orduen batuketa eginen da, eta ez da puntuaziorik emanen hamar ordutik beheitiko hondarrengatik. Besterik adierazten ez bada, ikastaroak kredituetan azaltzen direnean, kreditu bakoitza hamar ordukotzat hartuko da.

Egiaztapenerako dokumentazioa: egiaztagiriaren kopia konpultsatua.

Ikastaroen ziurtagirietan paratu beharko da, espreski, ikastaro edo kreditu akademikoen ordu-kopurua. Irabazi asmorik gabeko erakundeek antolaturikoen kasuan, ziurtagirian edo eranskinean egiaztatu beharko dute badutela lankidetza hitzarmena edo etengabeko prestakuntzaren akordioa edo, kasua bada, onarpena edo homologazioa, fede emateko prozeduraren bat erabiliz.

Horretaz gain, espezialitate berria eskuratu dela frogatzen duen agirian, jarri beharko du hura lortu dela ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuaren ondorioz.

f) Kidegoan sartzeko alegatutakoez bestelako titulazio akademikoak.

f.1) Doktore titulua izateagatik: 2,50 puntu.

f.2) Bigarren zikloko titulazioak: lizentziatura, Ingeniaritza edo Arkitekturako bigarren zikloari dagozkion ikasketengatik edo legez baliokide deklaratzen direnengatik: 1,50 puntu.

f.3) Lehen zikloko titulazioak: diplomatura, Ingeniaritza Tekniko, Arkitektura Tekniko edo legez baliokide deklaratzen den titulu bakoitzeko, edo lizentziaturaren, arkitekturaren edo ingeniaritzaren lehen zikloari dagozkion ikasketengatik: 1,50 puntu.

Oharra.-Atal honengatik gehienez ere 3 puntu eman daitezke.

Balorazioari begira, aintzat hartuko dira bakarrik Espainiako estatuan balio ofiziala duten tituluak. Lehen zikloko titulazioak puntuatzeko, diplomadun tituluaren fotokopia aurkeztu beharko da edo, bestela, ingeniaritza, arkitektura edo lizentziatura bat osaten duten kurtsoetako lehenbiziko hirurei dagozkien irakasgai guztiak egin eta gainditu direla jartzen duen ziurtagiri akademiko pertsonala. Ez da lehenbiziko zikloko titulaziotzat hartuko gaikuntza ikastaroa gainditu izana.

Ingeniari, arkitekto edo lizentziadun tituluaren fotokopia aurkeztearekin, soil-soilik, onartuko da 2. zikloko titulazioari dagokion puntuazioa.

g) Urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuko I. eranskineko "Bestelako merezimenduak".

Oharra.-Atal honengatik gehienez ere 10 puntu eman daitezke.

g.1) Egindako lanaren balorazioa. Argitalpenak. Araubide bereziko ikasketetako titulazioak.

Egindako lanaren balorazioa.

g.1.1) Ikastetxe publikoetako, irakasle eta baliabideen zentroetako edo Balorazio batzordeak zehazten dituen antzeko erakundeetako zuzendaria: 1,50 puntu urte bakoitzeko. Urte zatiei dagokienez, 0,125 puntu emanen da hilabete bakoitzarengatik.

g.1.2) Ikastetxe publikoetako idazkari eta ikasketaburua edo Helduen Oinarrizko Hezkuntzako eskualdeko koordinatzailea: puntu 1, urte bakoitzeko. Urte zatiei dagokienez, 0,0833 puntu emanen da hilabete bakoitzarengatik.

g.1.3) Zikloko koordinatzailea, etengabeko prestakuntzako aholkularia edo Balorazio batzordeak zehazten dituen antzeko figurak: 0,50 puntu urte bakoitzeko. Urte zatiei dagokienez, 0,041 puntu emanen da hilabete bakoitzarengatik.

g.1.4) Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza administrazioan, unitate tekniko, bulego edo ataleko burua, zerbitzuko zuzendaria edo horien baliokideak: 1,50 puntu urte bakoitzeko. Urte zatiei dagokienez, 0,125 puntu emanen da hilabete bakoitzarengatik

Beste hezkuntza administrazio bateko lanpostuak, maisu-maistren kidegoari esleitutako osagarriaren maila bera edo handiagoa dutenak, betetzeagatik: 1,50 puntu urte bakoitzeko. Urte zatiei dagokienez, 0,125 puntu emanen da hilabete bakoitzarengatik.

Azpiatal horietan, bakarrik baloratuko dira karrerako funtzionario edo lan-kontratudun finko gisa (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan) izandako zuzendaritza karguak.

Egiaztapenerako dokumentazioa: egiaztagiriaren kopia konpultsatua, zeinetan agertuko baitira kargu hartzea eta kargu uztea, edo ikasturte honetan karguan segitzen dela. Kargu batean baino gehiagotan batera jardunez gero, ezin izanen da puntuazioa pilatu.

Argitalpenak.

g.1.5) Argitalpen didaktikoak, lehiaketako gaiei buruzkoak, edo zerikusi zuzena dutenak curriculumaren alderdi orokor edo zeharkakoekin edo eskolaren antolamenduarekin: gehienez ere puntu 1.

g.1.6) Lehiaketako gaiei buruzko argitalpen zientifikoak eta proiektu eta berriztapen teknikoak: gehienez ere puntu 1.

Bi azpiatal hauei dagozkien argitalpenak aurkezten badira ere, azpiatal batekoak bakarrik puntuatuko dira.

Azaroaren 2ko 2984/1972 Dekretuak xedatutakoaren ondorioz ISBNa azaldu behar izan arren horrelakorik ez duten argitalpenak ez dira baloratuko.

Egiaztapenerako dokumentazioa: argitalpenaren ale bat.

g.1.7) Araubide Bereziko ikasketetako titulazioak.

Hizkuntza Eskola Ofizialetako eta Musika eta Dantza Kontserbatorietako Araubide Bereziko ikasketetako titulazioak honela baloratuko dira:

-Musika eta Dantza: erdi mailakoak, 0,50 puntu.

-Hizkuntzen irakaskuntza:

Erdiko zikloa: 0,50 puntu.

Goi zikloa: 0,50 puntu.

Hizkuntza Eskola Ofizialeko Gaitasun Agiriak bi zikloak hartzen ditu bere baitan.

EGA titulua edo homologatutakoa Hizkuntza Eskola Ofizialetako gaitasun agiriaren baliokidetzat hartzen da. Balio bereko euskara-titulu bat baino gehiago aurkezten bada, bakar-bakarrik haietako bat hartuko da kontuan.

Egiaztapenerako dokumentazioa: alegatzen diren tituluen fotokopia konpultsatua, edo haiek lortzeko ikasketak eginak direla frogatzen duten ziurtagiriak.

Langile jakin batzuei baremoa aplikatzeko arauak

Estatuko 1992ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 31/1991 Legearen hogeita bederatzigarren xedapen gehigarriak aipatzen duenaren arabera funtzionariotasuna eskuratu zuten maisu-maistrek, lanpostuak Nafarroako Foru Komunitatean esleitzeari dagokionez, aukera dezakete ondoko bi puntuazioen artean zein nahiago duten berentzat:

1. aukera.-Baremoko e), f) eta g) ataletan dagokien puntuazioa kontatuko da, baina ez da inolako puntuaziorik emanen a) eta b) atalengatik.

c) atalean: puntu bat Nafarroako Gobernuko lan-kontratudun finko gisa, maisu-maistra lanpostuan, edo, bestela, maisu-maistren kidegoko funtzionario gisara jardunean emandako urte bakoitzeko. (Zerbitzuko lehenbiziko urtea ez da puntuatuko).

d) atalean: puntu 1, maisu-maistren kidegoan sartu zenetik bertan emandako zerbitzu-urte bakoitzeko.

Aipatu era horretan eskuratutako puntuazioari beste atal berariazko bati (h atalari) dagokion puntuazioa erantsiko zaizkio, hain zuzen ere, puntu bat, Nafarroako Gobernuaren lan-kontratudun finko gisa, maisu-maistra lanpostuan, jardunean emandako urte bakoitzeko. (Ez da puntuatuko zerbitzuko lehenbiziko urtea). Atal honetan, urte zatiak kontatzeko, hilabete bakoitzeko 0,0833 puntu emanen da.

Maisu-maistren kidegoan sartu ondoren destino berria hartu zuten funtzionarioek ez dute aukera hau hartzerik izanen.

2. aukera.-Baremoko e), f) eta g) ataletan dagokien puntuazioa kontatuko da, baina ez da inolako puntuaziorik emanen a), b) eta c) atalengatik.

d) atalean: puntu 1, maisu-maistren kidegoan sartu zenetik bertan emandako zerbitzu-urte bakoitzeko.

h) atalean: puntu 1, Nafarroako Gobernuaren lan-kontratudun finko gisa, maisu-maistra lanpostuan, jardunean emandako urte bakoitzeko. (Ez da puntuatuko zerbitzuko lehenbiziko urtea). Atal honetan, urte zatiak kontatzeko, hilabete bakoitzeko 0,0833 puntu emanen da.

Aipatu era horretan eskuratutako puntuazioari, beste atal berariazko bati (i atalari) dagokion puntuazioa erantsiko zaio, hain zuzen ere, zein ikastetxetatik parte hartzen den, hartan maisu-maistren kidegoko funtzionario gisa etenik gabe emandako denbora dela eta, a) atalean xedatutakoa aplikatzetik ateratzen den puntuazioa, salbu eta maisu-maistren kidegoan sartu ondotik beste destinorik eskuratu bada, zeren eta, horrela izanez gero, eskuratze hori gauzatzen denetik hasiko baita kontatzen.

Estatuko 1992ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 31/1991 Legearen hogeita bederatzigarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen maisu-maistrek, hau da, kidegoan sartuz geroztik lekualdatze lehiaketa bakar batean parte hartu ez dutenek, zein ikastetxetatik hartzen duten parte, hango idazkariaren ziurtagiria beharko dute aurkeztu, zuzendariaren oniritzia dutela. Ziurtagirian, Nafarroako Gobernuko funtzionario gisa edo lan-kontratudun finko gisa, ikastetxean etenik gabe daramaten denbora adieraziko da.

II. ERANSKINA

Ikastetxeen zerrenda, herri eta eskualdeen araberakoa

310013 ARANTZA 310220001 HLHIP ETA DBH 31000555C

310013 BERA 312500008 "RICARDO BAROJA" HLHIP 31006053C

310013 ETXALAR 310820001 HLHIP 31001900C

310013 IGANTZI 312590006 HLHIP 31006223C

310013 LESAKA 311530008 "IRAIN" HLHIP 31003261C

310013 BERA 312500008 "TOKI-ONA" BHI 31006077C

310025 ALMANDOZ 310500003 HLHIP 31001006C

310025 AMAIUR 310500030 HLHIP 31001213C

310025 ARIZKUN 310500006 HLHIP 31001021C

310025 ARRAIOZ 310500009 HLHIP 31001043C

310025 AZPILKUETA 310500011 HLHIP 31001055C

310025 ELIZONDO 310500020 "SAN FRANCISCO JAVIER" HLHIP 31001109C

310025 ERRATZU 310500022 HLHIP 31001158C

310025 GARTZAIN 310500023 HLHIP 31001161C

310025 IRURITA 310500027 HLHIP 31001183C

310025 ORONOZ 310500034 HLHIP 31001250C

310025 ZIGA 310500017 HLHIP 31001080C

310025 ZUGARRAMURDI 312640005 HLHIP ETA DBH 31006454C

310025 LEKAROZ 310500028 "LEKAROZ/ELIZONDO" BHI 31008271C

310037 LEGASA 310540102 HLHIP 31007355C

310037 NARBARTE 310540201 "AROTZENEA" HLHIP 31001316C

310037 DONEZTEBE 312210001 HLHIP 31005425C

310037 ERATSUN 310900001 "POLAINEA" HLHIP 31002059C

310037 ITUREN 311290002 HLHIP 31002813C

310037 BEINTZA-LABAIEN 311370001 HLHIP 31002965C

310037 SALDIAS 312130001 HLHIP 31007379C

310037 SUNBILLA 312260001 HLHIP 31005504C

310037 DONEZTEBE 312210001 "MENDAUR" DBHI 31008323C

310049 ARESO 310310001 HLHIP 31000713C

310049 GOIZUETA 311170006 "ANDRES N. X." HLHIP ETA DBH 31002588C

310049 LEITZA 311490005 HLHIP 31003210C

310049 LEITZA 311490005 "AMAZABAL" BHI 31003209C

310050 IRURTZUN 310250007 "ATAKONDOA" HLHIP ETA DBH 31000622C

310050 BETELU 310550001 "ARAXES" HLHIP ETA DBH 31001328C

310050 LEKUNBERRI 311440011 HLHIP ETA DBH 31003121C

310062 ARBIZU 310270001 HLHIP 31000671C

310062 ETXARRI-ARANATZ 310840001 "SAN DONATO" HLHIP 31001924C

310062 LAKUNTZA 311380001 "LUIS FUENTES" HLHIP 31002989C

310062 UHARTE-ARAKIL 311230002 "SAN MIGUEL" HLHIP 31002734C

310074 ALTSASU 310100001 "NAVARRO VILLOSLADA" HLHIP 31000166C

310074 ITURMENDI 311300001 "ARRANO BELTZA" HLHIP 31002837C

310074 OLAZTI 311890001 "DOMINGO BADOS" HLHIP 31003842C

310074 URDIAIN 312400001 HLHIP 31005899C

310074 ALTSASU 310100001 "SAN MIGUEL DE ARALAR I BHI" 31008268C

310086 JAUNTSARATS 310490007 "OIHANZABAL" HLHIP 31007690C

310086 LARRAINTZAR 312360012 "OBISPO IRURITA" HLHIP 31005838C

310086 LARRAINTZAR 312360012 DBHI 31008499C

310098 ABARTZUZA 310020001 HLHIP 31000026C

310098 MUNIAIN-IGUZKITZA 310050004 HLHIP 31000087C

310098 ALLO 310120001 "LA CRUZ" HLHIP 31000270C

310098 ZUDAIRI 310130008 "LAS AMESCOAS" HLHIP 31006764C

310098 ANTZIN 310140001 "SAN FAUSTO" HLHIP 31000348C

310098 ARROITZ 310360001 HLHIP 31000750C

310098 DEIKAZTELU 310800001 "VIRGEN DE NIEVAS" HLHIP 31001870C

310098 LIZARRA 310970001 "REMONTIVAL" HLHIP 31002187C

310098 LEZAUN 311540001 HLHIP 31003295C

310098 MURIETA 311770001 HLHIP 31007938C

310098 OTEITZA 312000001 "SAN SALVADOR" HLHIP 31004111C

310098 JAITZ 312140001 HLHIP 31007793C

310098 VILLATUERTA 312570002 "SAN VEREMUNDO" HLHIP 31006168C

310098 LIZARRA 310970001 "TIERRA ESTELLA" BHI 31008281C

310104 LOS ARCOS 310290001 "SANTA MARIA" HLHIP ETA DBH 31000683C

310104 VIANA 312510002 "RICARDO CAMPANO" HLHIP 31006089C

310104 VIANA 312510002 DBHI 31008463C

310116 IRUÑA 312010002 "ANDRES MUÑOZ GARDE" HBIP 31006983C

"ARTURO CAMPION" HLHIP 31007331C

"AVE MARIA I" HLHIP 31004652C

"AVE MARIA II" HLHIP 31009081C

"AZPILAGAÑA HLHIP 31007461C

"CARDENAL ILUNDAIN" HLHIP 31004354C

"ERMITAGAÑA" HLHIP 31005073C

"GARCIA DE GALDEANO" HLHIP 31006466C

"ITURRAMA" HLHIP 31004305C

"JOSE M. DE HUARTE" HLHIP 31004241C

"MENDILLORRI I" HLHIP 31008177C

"MENDILLORRI II" HLHIP 31008906C

"MENDILLORRI III" HLHIP 31008918C

"MENDILLORRI IV" HLHIP 31008921C

"NICASIO DE LANDA" HLHIP 31004287C

"SAN FRANCISCO" HLHIP 31004172C

"SAN JORGE I" HLHIP 31004329C

"SAN JUAN DE LA C." HLHIP 31007240C

"SANDUZELAI" HLHIP 31007458C

"VAZQUEZ DE MELLA" HLHIP 31004706C

"VICTOR PRADERA" HLHIP 31004718C

"BASOKO" BHI 31007823C

"BIURDANA" BHI 31008256C

"EUNATE" BHI 31006090C

"ITURRAMA" BHI 31007446C

"JULIO CARO BAROJA I BHI" 31008529C

"NAVARRO VILLOSLADA" BHI 31004536C

"PADRE MORET-IRUBIDE" BHI 31004500C

"PLAZA DE LA CRUZ" BHI 31008301C

310128 ANTSOAIN 310160002 "EZKABA" HLHIP 31000385C

310128 BERRIOZAR 310160008 "MENDIALDEA" HLHIP 31000439C

310128 MUTILOABEITI 310230007 "SAN PEDRO" HLHIP 31000579C

310128 BURLATA 310600001 "ERMITABERRI" HLHIP 31008451C

"HILARION ESLAVA" HLHIP 31001407C

310128 UHARTE 311220001 "VIRGEN BLANCA" HLHIP 31002709C

310128 ATARRABIA 312580001 "LORENZO GOICOA" HLHIP 31006171C

310128 BERRIOZAR 310160008 DBHI 31008347C

310128 BURLATA 310600001 "ASKATASUNA-LIBERTAD" BHI 31008244C

"IBAIALDE-BURLADA" BHI 31008530C

310130 BARAÑAIN 319010001 "ALAIZ" HLHIP 31007151C

"EULZA" HLHIP 31007513C

"LOS SAUCES" HLHIP 31001705C

310130 ZIZUR NAGUSIA 310760002 "CAMINO DE SANTIAGO" HLHIP 31006867C

"ERRENIEGA" HLHIP 31008931C

310130 NOAIN 310880005 "SAN MIGUEL" HLHIP 31002011C

310130 BERIAIN 311090101 HLHIP 31002539C

310130 ELO 311720001 "SANTA BARBARA" HLHIP 31007926C

310130 ORKOIEN 311930009 "SAN MIGUEL" HLHIP 31003969C

310130 BARAÑAIN 319010001 "ALAIZ" BHI 31008220C

"BARAÑAIN" BHI 31007525C

310130 NOAIN 310880005 "ELORTZIBAR" DBHI 31008426C

310130 ZIZUR NAGUSIA 310760002 IES 31008232C

310141 AÑORBE 310180001 HLHIP 31000488C

310141 ZIRAUKI 310740001 "VIRGEN DE ANIZ" HLHIP 31001663C

310141 MAÑERU 311610001 HLHIP 31003431C

310141 MENDIGORRIA 311670001 "JULIAN M. ESPINAL O" HLHIP 31003544C

310141 OBANOS 311830001 HLHIP 31003775C

310141 GARES 312060001 HLHIP 31005164C

310153 AURITZ 310580001 HLHIP 31001377C

310153 AURIZBERRI 310920004 "AUZPERRI" HLHIP 31002096C

310153 ERROIBAR 310920002 "SAN ESTEBAN" HLHIP 31002084C

310153 EUGI 310980008 "SAN GIL" HLHIP 31002254C

310153 ZUBIRI 310980027 "XABIER ZUBIRI" HLHIP 31002281C

310153 GARRALDA 311150001 "NUESTRA SEÑORA DE ORREAGA" HLHIP 31006776C

310153 HIRIBERRI (AEZKOA) 312560001 HLHIP 31006156C

310153 LUZAIDE 312480005 HLHIP ETA DBH 31006016C

310153 GARRALDA 311150001 DBHI 31008487C

310165 AGOITZ 310190001 "SAN MIGUEL" HLHIP 31006727C

310165 URROTZ 312430001 HLHIP 31005954C

310165 AGOITZ 310190001 DBHI 31008475C

310177 IZABA 311280001 "SAN CIPRIANO" HLHIP 31002801C

310177 ERRONKARI 312100003 "JULIAN GAYARRE" HLHIP 31005243C

DBHI 31008517C

310189 EZKAROZE 310930001 "SAN ROMAN" HLHIP 31002138C

310189 OTSAGABIA 311850004 HLHIP 31003799C

310189 NABASKOZE 311810002 HLHIP 31007941C

310189 OTSAGABIA 311850004 DBHI 31008505C

310190 OIBAR 310090001 "GABRIEL V. CASAM." HLHIP 31000129C

310190 KASEDA 310690001 "F. J. SAENZ DE OIZA" HLHIP 31001584C

310190 ESLABA 310940001 HLHIP 31002141C

310190 LEDEA 311550001 "LEYRE" HLHIP 31003301C

310190 IRUNBERRI 311590001 "SAN JUAN" HLHIP 31003404C

310190 ZARE 312120001 "SAN NICOLAS" HLHIP 31005267C

310190 ZANGOZA 312160003 "LUIS GIL" HLHIP 31005346C

310190 ESA 312610004 "SAN ESTEBAN" HLHIP 31007501C

310190 IRUNBERRI-ZANGOZA 312160003 "SIERRA DE LEYRE" BHI 31008293C

310207 ARTAXOA 310380001 "URRACA REINA" HLHIP 31000786C

310207 BARASOAIN 310450001 "MARTIN AZPILCUETA" HLHIP 31000877C

310207 BEIRE 310510001 HLHIP 31001274C

310207 BERBINTZANA 310530001 HLHIP 31001298C

310207 LARRAGA 311420001 "S. MIGUEL DE LARRAGA" HLHIP 31003027C

310207 MIRANDA-ARGA 311710001 "SAN BENITO" HLHIP 31003593C

310207 ERRIBERRI 311910001 "P. DE VIANA" HLHIP ETA DBH 31003854C

310207 PITILLAS 312050001 HLHIP 31005140C

310207 SAN MARTIN UNX 312170001 "HNOS. BRULL AYERRA" HLHIP 31005383C

310207 TAFALLA 312270001 "MARQUES DE LA R.D." HLHIP 31005541C

310207 UXUE 312350001 HLHIP 31007801C

310207 TAFALLA 312270001 "TAFALLA I" BHI 31008311C

310219 LODOSA 311570003 "ANGEL MARTINEZ B." HLHIP 31003350C

310219 MENDABIA 311650002 LHIP 31003490C

310219 SARTAGUDA 312230001 "NUESTRA SEÑORA DEL ROSARIO" HLHIP 31005474C

310219 SESMA 312240001 "VIRGEN DE NIEVAS" HLHIP 31005486C

310219 LODOSA 311570003 "PABLO SARASATE" BHI 31006791C

310219 MENDABIA 311650002 DBHI 31008360C

310220 ANDOSILLA 310150001 "VIRGEN DE LA CERCA" HLHIP 31000361C

310220 AZAGRA 310420001 "FRANCISCO ARBELOA" HLHIP 31000841C

310220 CARCAR 310660001 "VIRGEN DE GRACIA" HLHIP 31001535C

310220 LERIN 311520001 "DOÑA BLANCA DE NAV." HLHIP 31003234C

310220 SAN ADRIAN 312150001 "ALFONSO X EL SABIO" HLHIP 31005309C

310220 AZAGRA 310420001 DBHI 31008384C

310220 SAN ADRIAN 312150001 "EGA" BHI 31008219C

310232 FALTZES 311040001 "DOÑA ALVARA A." HLHIP ETA DBH 31002370C

310232 FUNES 311070001 "ELIAS TERES" HLHIP 31002424C

310232 MARTZILLA 311630001 "SAN BARTOLOME" HLHIP 31003453C

310232 AZKOIEN 312020001 "JUAN BAUTISTA IRURZUN" HLHIP 31005097C

310232 VILLAFRANCA 312540001 "EL CASTELLAR" HLHIP 31006144C

310232 MARTZILLA 311630001 "MARQUES DE VILLENA" BHI 31003441C

310232 AZKOIEN 312020001 BHI 31005115C

310244 CAPARROSO 310650001 "VIRGEN DEL SOTO" HLHIP 31001511C

310244 ZARRAKAZTELU 310670001 "VIRGEN DE LA OLIVA" HLHIP 31001547C

310244 FIGAROL 310670002 "NUESTRA SEÑORA DE UJUE" HLHIP 31001560C

310244 MELIDA 311640001 "SANTA ANA" HLHIP 31003477C

310244 ARRADA 311780002 "XIMENEZ DE RADA" HLHIP 31003702C

310244 MURILLO EL FRUTO 311790001 "RAIMUNDO LANAS" HLHIP 31003714C

310244 SANTAKARA 312200001 "NUESTRA SEÑORA LA ASUNCION" HLHIP 31005413C

310244 ZARRAKAZTELU 310670001 DBHI 31008372C

310256 CINTRUENIGO 310720001 "OTERO DE NAVASCUES" HLHIP 31001638C

310256 CORELLA 310770001 "JOSE LUIS ARRESE" HLHIP 31001791C

310256 FITERO 311050001 "JUAN DE PALAFOX" HLHIP 31002394C

310256 CINTRUENIGO 310720001 "LA PAZ" DBHI 31008335C

310256 CORELLA 310770001 "ALHAMA" BHI 31006910C

310268 ARGUEDAS 310320001 "SANCHO RAMIREZ" HLHIP 31000725C

310268 CADREITA 310640001 "TERESA BERT. DE L." HLHIP 31001501C

310268 CASTEJON 310700001 "DOS DE MAYO" HLHIP 31001614C

310268 MILAGRO 311690003 "N. S. DEL PATROCINIO" HLHIP 31003581C

310268 VALTIERRA 312490001 "FELIX ZAPATERO" HLHIP 31006031C

310270 TUTERA 312320001 "TORRE MONREAL" HBIP 31005759C

"ELVIRA ESPAÑA" HLHIP 31005681C

"GRISERAS" HLHIP 31005747C

"MONTE SAN JULIAN" HLHIP 31006855C

"VIRGEN DE LA CABEZA" HLHIP 31007495C

"BENJAMIN DE TUDELA" BHI 31005735C

"ETI" BHI 31005723C

310281 ABLITAS 310060001 "SAN BABIL" HLHIP 31000099C

310281 CASCANTE 310680001 "VICENTA MARIA" HLHIP 31001572C

310281 MONTEAGUDO 311730001 "HONORIO GALILEA" HLHIP 31003623C

310281 MURCHANTE 311760001 "MARDONES Y MAGAÑA" HLHIP 31003659C

310293 BUÑUEL 310570001 "SANTA ANA" HLHIP 31001353C

310293 CABANILLAS 310620001 "S. JUAN DE J." HLHIP 31001493C

310293 CORTES 310780001 "CERRO DE LA CRUZ" HLHIP 31001845C

310293 FONTELLAS 311060002 "VIRGEN DEL ROSARIO" HLHIP 31002412C

310293 FUSTIÑANA 311080001 "SANTOS JUSTO Y PASTOR" HLHIP 31002436C

310293 RIBAFORADA 312080001 "SAN BARTOLOME" HLHIP 31005206C

310293 CORTES 310780001 DBHI 31008396C

OHARRA:

1. "Lekaroz/Elizondo" BHIk instalazioak ditu Lekarozen eta Elizondon; beraz, ikastetxe horretan lana eskuratzen duenak bi herrietako edozeinetan ematen ahal du zerbitzua.

2. "Sierra de Leyre" BHIk instalazioak ditu Irunberrin eta Zangozan; beraz, ikastetxe horretan lana eskuratzen duenak bi herrietako edozeinetan ematen ahal du zerbitzua.

ANEXO III

Entzumena eta Hizkuntza Programa, destinoa eskualde batean

310298 ELIZONDOKO ESKUALDEA 310000001 ELIZONDOKO ESKUALDEA 31000001C

310294 LIZARRAKO ESKUALDEA 310000002 LIZARRAKO ESKUALDEA 31000002C

310299 IRURTZUNGO ESKUALDEA 310000003 IRURTZUNGO ESKUALDEA 31000003C

310030 IRUNBERRIKO ESKUALDEA 310000004 IRUNBERRIKO ESKUALDEA 31000004C

310295 IRUÑEKO ESKUALDEA 310000005 IRUÑEKO ESKUALDEA 31000005C

310296 TAFALLAKO ESKUALDEA 310000007 TAFALLAKO ESKUALDEA 31000007C

310297 TUTERAKO ESKUALDEA 310000008 TUTERAKO ESKUALDEA 31000008C

Eskaeretan, 98 zenbakia paratu beharko da, espezialitatearen kode bezala.

Entzumen eta Hizkuntzako eskualdeetan honako herri hauek sartzen dira:

ELIZONDOKO ESKUALDEA:

Almandoz, Amaiur, Arantza, Arizkun, Arraioz, Azpilkueta, Beintza-Labaien, Bera, Doneztebe, Elizondo, Eratsun, Erratzu, Etxalar, Gartzain, Igantzi, Irurita, Ituren, Legasa, Lekaroz, Lesaka, Narbarte, Oronoz, Saldias, Sunbilla, Ziga eta Urdazubi-Zugarramurdi.

LIZARRAKO ESKUALDEA:

Lizarra, Villatuerta, Abartzuza, Lezaun, Oteitza, Los Arcos, Arroitz, Zudairi, Viana, Lerin, Sesma, Allo, Antzin, Deikaztelu, Muniain-Iguzkitza, Mendabia, Carcar, Lodosa, Sartaguda, San Adrian, Andosilla, Azagra, Murieta eta Jaitz.

IRURTZUNGO ESKUALDEA:

Altsasu, Arbizu, Areso, Betelu, Etxarri-Aranatz, Goizueta, Irurtzun, Iturmendi, Jauntsarats, Lakuntza, Larraintzar, Leitza, Lekunberri, Olazti, Uharte Arakil eta Urdiain.

IRUNBERRIKO ESKUALDEA:

Irunberri, Zangoza, Agoitz, Garralda, Luzaide, Nabaskoze, Hiriberri (Aezkoa), Erroibar, Aurizberri, Oibar, Urrotz, Ezkaroze, Izaba, Erronkari, Kaseda, Zare, Esa, Ledea, Eslaba, Otsagabia eta Auritz.

IRUÑEKO ESKUALDEA:

Iruña, Atarrabia, Berriozar, Zubiri, Beriain, Eugi, Burlata, Zizur, Uharte, Noain, Arre, Elo, Barañain, Antsoain, Orkoien, Mutiloa, Obanos, Gares, Añorbe, Zirauki eta Mañeru.

TAFALLAKO ESKUALDEA:

Tafalla, Erriberri, Caparroso, Zarrakaztelu, Santakara, Arrada, Figarol, Melida, Murillo el Fruto, Funes, Villafranca, Azkoien, Martzilla, Faltzes, Artaxoa, Larraga, Berbintzana, Miranda-Arga, Mendigorria, San Martin Unx, Uxue, Beire, Pitillas eta Milagro.

TUTERAKO ESKUALDEA:

Tutera, Fontellas, Fitero, Cadreita, Murchante, Ribaforada, Fustiñana, Monteagudo, Valtierra, Cascante, Ablitas, Buñuel, Corella, Arguedas, Cintruenigo, Castejon, Cortes eta Cabanillas.

IV. ERANSKINA

Helduen Hezkuntzako Programa, destinoa ikastetxe edo eskualde jakin batean

310308 ALTSASUKO ESKUALDEA 310000009 ALTSASUKO ESKUALDEA 31000009C

310294 LIZARRAKO ESKUALDEA 310000002 LIZARRAKO ESKUALDEA 31000002C

310116 IRUÑA 312010002 "JOSE MARIA IRIBARREN" HOHIP 31008815C

310301 ZANGOZAKO ESKUALDEA 310000006 ZANGOZAKO ESKUALDEA 31000006C

310296 TAFALLAKO ESKUALDEA 310000007 TAFALLAKO ESKUALDEA 31000007C

310270 TUTERA 312320001 HOHIP 31008127C

Eskaeretan, 74 zenbakia paratu beharko da, espezialitatearen kode bezala.

ALTSASUKO ESKUALDEA:

Altsasu, Arbizu, Bakaiku, Ergoiena, Uharte-Arakil, Irañeta, Iturmendi, Lakuntza, Etxarri-Aranatz, Arruazu, Olazti, Urdiain eta Ziordia.

LIZARRAKO ESKUALDEA:

Abaigar, Abartzuza, Aberin, Allin, Allo, Ameskoabarren, Antzin, Aranaratxe, Arellano, Armañantzas, Arroitz, Aiegi, Azuelo, Barbarin, El Busto, Desojo, Deikaztelu, Esprontzeda, Lizarra, Etaio, Eulate, Gesalatz, Iguzkitza, Lanaibar, Larragoa, Legaria, Lerin, Lezaun, Los Arcos, Lukin, Mendaza, Metauten, Mirafuentes, Morentin, Mues, Murieta, Nazar, Oko, Olexua, Oteitza, Piedramillera, Jaitz, Sansol, Sorlada, Torralba del Rio, Torres del Rio, Villamayor de Monjardin, Villatuerta, Deierri, Zuñiga, Aguilar Kodeskoa Andosilla, Aras, Azagra, Bargota, Cabredo, Carcar, Genevilla, La Poblacion, Elizagorria, Lodosa, Marañon, Mendabia, San Adrian, Sartaguda, Sesma, Viana.

"JOSE MARIA IRIBARREN" HOHIP, IRUÑA:

Arre, Anue, Burlata, Erroibar, Eugi, Esteribar, Ezkabarte, Uharte, Olaibar, Atarrabia, Antsoain, Berriozar, Atetz, Basaburua, Berriobeiti, Eugi, Itza, Txulapain, Lantz, Odieta, Iruña, Ultzama, Aranguren, Beriain, Biurrun-Olkotz, Eguesibar, Galar, Elortzibar (Noain), Ibargoiti, Elo, Tiebas-Muru Artederreta, Untzitibar, Arakil (Irurtzun), Ziritza, Etxarri, Etxauri, Goñerri, Imotz, Itza, Larraun (Lekunberri), Olloibar, Oltza, Orkoien, Bidaurreta, Adios, Añorbe, Artazu, Belaskoain, Zirauki, Zizur, Girgillao, Eneritz, Legarda, Mañeru, Muruzabal, Obanos, Gares, Tirapu, Ukar, Uterga, Zabaltza, Zizur Nagusia, Barañain.

ZANGOZAKO ESKUALDEA:

Oibar, Kaseda, Gazteluberri, Eslaba, Ezporogi, Galipentzu, Xabier, Leatxe, Lerga, Ledea, Irunberri, Petilla de Aragon, Erromantzatua, Zare, Zangoza, Urraulbeiti, Esa, Abaurregaina, Abaurrepea, Agoitz, Artzibar, Aria, Aribe, Auritz, Burgi, Erroibar, Espartza, Ezkaroze, Galoze, Garaioa, Garde, Garralda, Gorza, Hiriberri (Aezkoa), Izaba, Itzagaondoa, Itzaltzu, Jaurrieta, Lizoainibar, Longida, Nabaskoze, Otsagabia, Orbaitzeta, Orbara, Orontze, Orotz-Betelu, Orreaga, Erronkari, Sartze, Urraulgoiti, Urrotz, Urzainki, Uztarroze, Luzaide, Bidankoze.

TAFALLAKO ESKUALDEA:

Caparroso, Zarrakaztelu, Faltzes, Funes, Martzilla, Melida, Milagro, Murillo El Cuende, Arrada, Figarol, Murillo El Fruto, Azkoien, Santakara, Villafranca, Artaxoa, Barasoain, Beire, Berbintzana, Garinoain, Larraga, Leotz, Mendigorria, Miranda-Arga, Erriberri, Oloritz, Orisoain, Pitillas, Puiu, San Martin Unx, Tafalla, Uxue, Untzue.

TUTERA HOHIP:

Cintruenigo, Corella, Fitero, Cadreita, Ablitas, Arguedas, Barillas, Buñuel, Cabanillas, Cascante, Castejon, Cortes, Fontellas, Fustiñana, Monteagudo, Murchante, Ribaforada, Tutera, Tulebras, Valtierra.

V. ERANSKINA

Gutxiengo Kulturalen Programa, destinoa eskualde jakin batean

310294 LIZARRAKO ESKUALDEA 310000002 LIZARRAKO ESKUALDEA 31000002C

310295 IRUÑEKO ESKUALDEA 310000005 IRUÑEKO ESKUALDEA 31000005C

310301 ZANGOZAKO ESKUALDEA 310000006 ZANGOZAKO ESKUALDEA 31000006C

310296 TAFALLAKO ESKUALDEA 310000007 TAFALLAKO ESKUALDEA 31000007C

310297 TUTERAKO ESKUALDEA 310000008 TUTERAKO ESKUALDEA 31000008C

1. Eskaeretan, 95 zenbakia paratu beharko da, espezialitatearen kode bezala.

Gutxiengo Kulturalen eskualdeetan honako herri hauek sartzen dira:

LIZARRAKO ESKUALDEA:

Lizarra, Villatuerta, Abartzuza, Lezaun, Oteitza, Los Arcos, Arroitz, Zudairi, Viana, Lerin, Sesma, Allo, Antzin, Deikaztelu, Muniain-Iguzkitza, Mendabia, Carcar, Lodosa, Sartaguda, San Adrian, Andosilla, Azagra, Murieta eta Jaitz.

IRUÑEKO ESKUALDEA:

Iruña, Atarrabia, Berriozar, Zubiri, Beriain, Eugi, Burlata, Zizur, Uharte, Noain, Arre, Elo, Barañain, Antsoain, Orkoien, Mutiloa, Obanos, Gares, Zirauki, Mañeru eta Irurtzun.

ZANGOZAKO ESKUALDEA:

Irunberri, Zangoza, Agoitz, Garralda, Luzaide, Nabaskoze, Hiriberri (Aezkoa), Erroibar, Aurizberri, Oibar, Urrotz, Ezkaroze, Izaba, Erronkari, Kaseda, Zare, Esa, Ledea, Eslaba, Otsagabia eta Auritz.

TAFALLAKO ESKUALDEA:

Tafalla, Erriberri, Artaxoa, Larraga, Berbintzana, Miranda-Arga, Mendigorria, San Martin Unx, Beire, Pitillas, Uxue, Caparroso, Zarrakaztelu, Faltzes, Funes, Martzilla, Melida, Milagro, Murillo el Fruto, Azkoien, Arrada, Figarol, Santakara eta Villafranca.

TUTERAKO ESKUALDEA:

Tutera, Fontellas, Fitero, Cadreita, Murchante, Ribaforada, Fustiñana, Monteagudo, Valtierra, Cascante, Ablitas, Buñuel, Corella, Arguedas, Cintruenigo, Castejon, Cortes eta Cabanillas.

VI. ERANSKINA

Lanbide Hastapeneko Programa-Lanbide lantegiak

310128 BURLATA 310600001 "IBAIALDE-BURLADA" BHI 31008530C

310116 IRUÑA 312010002 "JULIO CARO BAROJA II" BHI 31009054C

Eskaeretan, 94 zenbakia paratu beharko da, espezialitatearen kode bezala.

VII. ERANSKINA

EIT ("Miluze" Helduak Euskaldutzeko Ikastegia) eta IBI (Irakaslegoaren Birtziklai Ikastegia)

310306 EIT (IRUÑA) 310000013 MILUZE EIT (IRUÑA) 31000010C

310307 IBI (IRUÑA) 310000014 IBI (IRUÑA) 31000011C

Eskaeretan, 93 zenbakia paratu beharko da, espezialitatearen kode bezala.

VIII. ERANSKINA

Ospitalizazioa

310295 IRUÑEKO ESKUALDEA 310000005 IRUÑEKO ESKUALDEA 31000005C

Eskaeretan, 96 zenbakia paratu beharko da, espezialitatearen kode bezala.

IX. ERANSKINA

Espetxea

310116 IRUÑA 2010002 ESPETXEA 31000031C

Eskaeretan, 99 zenbakia paratu beharko da espezialitatearen kode bezala.

X. ERANSKINA

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoak eta Hezkuntza Berezikoak

KODEA E S P E Z I A L I T A T E A

31 Haur Hezkuntza

32 Ingelesa

33 Frantzesa

34 Gorputz Hezkuntza

35 Musika

36 Pedagogia Terapeutikoa

37 Entzumena eta Hizkuntza

38 Lehen Hezkuntza Orokorra

82 Euskara (Nafarroa)

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehen Zikloa duten Ikastetxeak

KODEA E S P E Z I A L I T A T E A

21 Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia

22 Natur Zientziak

23 Matematika

24 Gaztelania eta Literatura

25 Ingelesa

26 Frantzesa

27 Gorputz Hezkuntza

28 Musika

60 Pedagogia Terapeutikoa

66 Euskara

Lanpostu bereziak, beste Ikastetxe eta Programa batzuk

KODEA E S P E Z I A L I T A T E A

74 Helduen Hezkuntza

93 Euskara E.I.T.etan eta I.B.I.an

94 Lanbide Hastapeneko programa

Lanbide Lantegien modalitatea

95 Gutxiengo Kulturalak

96 Ospitalizazioa

98 Entzumena eta Hizkuntza eskualde batean

99 Lehen Hezkuntza Orokorra. Espetxea

Iragarkiaren kodea: A0200416