128. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

692/2002 EBAZPENA, irailaren 12koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Iruñeko "Salesianos" ikastetxe pribatuari 2002. urteari dagokion berariazko dirulaguntza ordaintzeko baimena ematen duena.

Departamentu honetako Ikastetxe eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu aipatu ikastetxeari 2002. urterako luzaturiko 2001eko ekitaldi ekonomikorako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 19/2000 Foru Legean aurreikusitako berariazko dirulaguntza, irailetik abendura bitartekoa, ordaintzea.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emandako 339/1999 Foru Aginduaren bidez jaso ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko "Salesianos" ikastetxe pribatuari 2002ko irailetik abendura bitarteko berariazko dirulaguntza, 74.409,38 eurokoa, ordaintzeko baimena ematea.

2. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordain-aginduak eman ditzala, 2002rako luzaturiko 2001eko Gastuen Aurrekontuko 41610-4811-422703 kontusailaren bizkar.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua ematea.

4. Ebazpen hau igortzea ikastetxe interesatura, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxe eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Hezkuntza Itunen Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamabian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0210008