128. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

2256/2002 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Lodosan "Gobella" ureztaketa lurra berritzeko oinarrizko proiektua, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak sustatua, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterlanarekin batera jendaurrean jartzen duena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak Lodosan "Gobella" ureztaketa lurra berritzeko oinarrizko proiektua aurkeztu du, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterlanarekin batera, honako hauei jarraikiz tramita dadin: Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 10. artikulua eta lurzati berrantolamenduko prozesuetan ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko prozedura arautzen duen 237/1999 Foru Dekretua.

Ikusirik, Ingurumenaren Kalitatearen Zerbitzuaren txostena, agiri guztiak daudela adierazi eta ingurumenaren gaineko eragin nabarmenenak aztertu, neurri zuzentzaileak proposatu eta Ingurumenaren Zainketako Programa biltzen duena.

Horrenbestez, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko eginkizunak esleitzen dituen abenduaren 4ko 580/1995 Foru Dekretuko 3.1.b) artikuluarekin bat, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzen arabera,

EBATZI DUT:

1. Lodosan "Gobella" ureztaketa lurra berritzeko oinarrizko proiektua, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak sustatua, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterlanarekin batera jendaurrean jartzea hogeita hamar egun baliodunetan, honako hauei jarraikiz: Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 10. artikulua eta lurzati berrantolamenduko prozesuetan ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko prozedura arautzen duen ekainaren 21eko 237/1999 Foru Dekretua.

Horretarako, espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Iruñeko Alondegi kaleko 1eko lehen oinean) eta Lodosako udaletxean egonen da eskuragarri, bulegoko ordu baliodunetan, epe horretan bidezkotzat jotzen diren alegazioak idatziz aurkez daitezen.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean zabaltzen diren egunkaritan argitaratzea.

3. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lodosako Udalari eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita bostean.-Ingurumen zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

Iragarkiaren kodea: A0210652