128. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

882/2002 EBAZPENA, urriaren 8koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Lodosan, NA-123 (Lodosa-El Villar) eta NA-6540 (Lodosa-Alcanadre) errepideen arteko gurutzagunea hobetzeko proiektuak" ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten duena.

Herrilan zuzendari nagusiak, abuztuaren 2ko 717/2002 Ebazpenaren bidez, "Lodosan, NA-123 (Lodosa-El Villar) eta NA-6540 (Lodosa-Alcanadre) errepideen arteko gurutzagunea hobetzeko proiektua" behin betikoz onetsi zuen. Proiektua ekainaren 12ko 585/2002 Ebazpenaren bidez jendaurrean jarri zen.

Nafarroako Gobernuak, abuztuaren 16ko 189/2002 Foru Dekretuaren bidez, proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazi du.

Horrenbestez, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. "Lodosan, NA-123 (Lodosa-El Villar) eta NA-6540 (Lodosa-Alcanadre) errepideen arteko gurutzagunea hobetzeko proiektuak" ukituriko ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, azaroaren 5ean, Lodosako Herriko Etxean ager daitezen, okupatu aitzineko aktak egiteko eta, hala bada, ukituriko ondasun eta eskubideak behin betikoz okupatzeko.

2. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ordezkatutako pertsona batek; titulartasuna frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Lodosako Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuko da eta, banakako zitazio zedularen bitartez, ukitutako titularrei horren berri eman eta adieraziko zaie argitalpen hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 59. artikuluko 5. idatz-zatian aipatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

4. Ebazpen hau Lodosako Udalera eta Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetzapen Atalera igortzea.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren zortzian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0210976