128. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G I R G I L L A O

Girgillaoko Kontzejuko herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantza hasiera batez onetsita

Girgillaoko Kontzejuak, 2002ko abuztuaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Girgillaoko Kontzejuko herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bitartez aldatutako hartan, 325.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko, osorik.

Girgillaon, bi mila eta biko urriaren bian. Kontzejuko burua, Juan Senosiáin Unanua.

Iragarkiaren kodea: A0210964