128. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L I P E N T Z U

Galipentzu zaharreko eskola zaharrak salmentan

Galipentzuko Udalak enkante publikoa eginen du eskolen eraikina saltzeko, 2002ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran erabaki bezala, hezkuntza erabilera horretatik desafektatu ondotik.

Enkantea 2002ko azaroaren 28an eginen da, ostegunarekin, 16:30ean, Udaletxean, Galipentzu berrian baitago.

Hasierako prezioa 15.000 eurokoa da eta enkantean parte hartzeko fidantza, berriz, 1.000 eurokoa izanen da. Adjudikazio-hartzaileari ez beste guztiei itzuliko zaie fidantza.

Baldintza administratiboen plegua interesatuen eskura dago Udaleko idazkaritzan.

Galipentzun, bi mila eta biko urriaren zortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0210963