128. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

880/2002 EBAZPENA, urriaren 8koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "NA-134 errepidean (Ebroko Ardatza), San Adriango industrialdeko sarbideak hobetzea" proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten duena.

Abuztuaren 2ko 715/2002 Ebazpenaren bidez, "NA-134 errepidean (Ebroko Ardatza), San Adriango industrialdeko sarbideak hobetzea" proiektua behin betikoz onetsi zen, ekainaren 12ko 583/2002 Ebazpenaren bidez jendaurrean jarri zena.

Nafarroako Gobernuak, 189/2002 Foru Dekretuaren bidez, ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazi du.

Horrenbestez, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. "NA-134 errepidean (Ebroko Ardatza), San Adriango industrialdeko sarbideak hobetzea" proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko dei egitea, azaroaren 4an, San Adriango Herriko Etxean ager daitezen, okupatu aitzineko aktak egiteko eta, hala bada, ukituriko ondasun eta eskubideak behin betikoz okupatzeko.

2. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ordezkatutako pertsona batek; titulartasuna frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordainduta.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan eta San Adriango Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuko da eta, banakako zitazio zedularen bitartez, ukitutako titularrei horren berri eman eta adieraziko zaie argitalpen hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 59. artikuluko 5. idatz-zatian aipatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

4. Ebazpen hau San Adriango Udalera eta Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetzapen Atalera igortzea.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren zortzian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0210978