128. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

E D I K T U A

Zehazten diren espedienteetan emandako ebazpenak jakinaraztea ezinezkoa izan denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzeko diren gainerako legeetan xedatutakoa betez, ediktu hau argitaratzen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta eskatzaileak bizi diren herriko Udalaren ediktu oholean.

Eskatzailearen izen-abizenak: María Eugenia Oficialdegui Manterola. Ebazpenaren onespen eguna: 2002-06-17. Ebazpenaren arrazoia: dirulaguntza, eskolako jantokia, familia ugariak. Aldia: 2002, urtarrila-ekaina. Ikastetxea: San Cernin. Zenbatekoa: 79,20 euro.

Ebazpen horren aurka errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ediktu hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Aldi berean, jakinarazten da ezen espedientea interesatuen eskura dagoela Gizarte Zerbitzuen eta Emakumearen Alorreko bulegoetan, Zapateria kaleko 40an, 3. solairuan. Han aztertu ahalko da, lanegunetan, goizeko 8etatik arratsaldeko 2etara.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamabian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0210384