128. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

N A B A S K O Z E

Hasierako onespena udal planari (berriz ere jendaurrean)

Hirigintzako Planeamenduko arau subsidiarioen proiektua Nabaskozeko Udalak 1997ko abenduaren 17an egin bilkuran hasiera batez onetsi zuenetik (1998ko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 17koan, argitaratua) denbora franko iragan denez, berriz ere jendaurreko epea zabalduko da eta hasierako espedientea hilabetez egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesa dutenek hura aztertu eta bidezko alegazioak eta oharrak aurkez ditzaten Udaletxean.

Nabaskozen, bi mila eta biko urriaren zortzian. Alkatea, Jesús Gonzalo Iriarte.

Iragarkiaren kodea: A0210988