128. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R R A R A T S

2002ko aurrekontua behin betikoz onetsirik

2002ko aurrekontua hasiera batez onesteko erabakia 87. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2002ko uztailaren 19an, eta jendaurreko epea iragan baita inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsirik gelditu da eta, 2/1995 Foru Legeko 277.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, iragarri egiten da behin betiko onespen hori eta kapituluka laburturik ematen da, hemen, onetsitakoaren laburpena:

DIRUSARRERAK:

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 1.214,10 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 4.718,30 euro.

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 6.036,00 euro.

7. kapitulua.-Transferentziak eta kapital gastuak finantzatzen dituzten beste dirusarrera batzuk: 1.352,30 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 38.850,00 euro.

Dirusarrerak, guztira: 52.170,70 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen lansariak: 210,35 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 4.283,25 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 1.803,00 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 28.006,05 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 16.593,95 euro.

Gastuak, guztira: 52.170,70 euro.

Arraratsen, bi mila eta biko irailaren seian. Alkatea, Joaquín Zubieta Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: A0210591