128. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D E I E R R I

2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko lehen aldaketa behin betikoz onetsirik

Udalak 2002ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontuko lehen aldaketa hasiera batean onestea erabaki zuen, 2002ko ekainaren 13an egin osoko bilkuran eta legez ezarritako gehiengoa zuela; hura abuztuaren 23an argitaratu zen, 2002ko 102. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu eta beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 284. artikuluan 276.ari dagokionez ezarritakoa betetzeko.

Horrenbertzez, behin betikoz onetsirik gelditu da 2002ko ekitaldiko aurrekontuko lehen aldaketa:

Gastua: 121.233 kontusaila. Esker-sariak, 11.368,22 euroko kreditua.

Gastua: 220.689 kontusaila. Ibilgailu baten erosketa, 12.020,24 euroko kreditua.

Gastuen aurrekontuko bi kontusail horiek diruzaintzako gerakinen kontura finantzatuko dira, osotara 23.938,46 euro.

Deierrin (Aritzala), bi mila eta biko irailaren hogeita hiruan. Alkatea, Pedro Jesús Lizarraga Lezáun.

Iragarkiaren kodea: A0210562