128. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L O R I T Z

Olorizko Udalaren laborantzako herrilurren esleipena, enkante publikoaren bidez

Olorizko Barrutiak Orizin alderdian dituen herrilurretako lurzatiak enkante publikoaren bidez esleitzeko espedientea abiaraztea erabaki zuen Olorizko Barrutiko Udalak, 2002ko irailaren 24an egin bilkuran.

Enkantea ahozko posturen bidez eginen da, hamaborzgarren egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita; behar den dokumentazioa udal idazkaritzan dago, interesatuen eskura.

Oloritzen, bi mila eta biko irailaren hogeita lauan. Alkatea, Jesús Javier Elorz Amatriáin.

Iragarkiaren kodea: A0210560