128. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R U Z A B A L

UE-1 unitatearen urbanizazio proiektua hasiera batean onetsirik

Muruzabalgo Udalak, aurtengo irailaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea UE-1 unitatearen urbanizazio proiektua. Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 169.2.b) artikuluan agindutakoa betetzeko, aditzera ematen da udal idazkaritzan egonen dela ikusgai, hamabost egunez egon ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bidezko alegazioak egin daitezen.

Muruzabalen, bi mila eta biko irailaren hamaseian. Alkate udalburua, Alberto Azparren Echeverría.

Iragarkiaren kodea: A0210543