128. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R C H A N T E

Herrilurraren desafektazioa hasiera batez onetsirik

Murchanteko Udalak, 2002ko irailaren 17an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, aho batez onetsi ere, ondoko herrilurra desafektatzea: Cuesta Moneo alderdian: 2.003, 9.313 eta 7.540 metro karratu, 2. poligonoan daudenak, herrilurretako 587, 589 eta 592. lurzatiei, hurrenez hurren, dagozkienak.

Desafektazioaren xedea da aipatu herrilurra 30 urtez lagatzea Vicente Javier Antón Reinaldos herritarrari, egun herrilarre direnak eta inolako aprobetxamendurik gabe daudenak egokiro laboratu eta aprobetxatu ditzan.

Erabakia eta dagokion espedientea azter daitezke udal bulegoetan, hilabetez aztertu ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, bidezko alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen, hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 140 eta 145. artikuluei, 280/1990 Ondasunen Erregelamenduari eta haiekin bat datozen gainerako xedapenei jarraikiz.

Murchanten, bi mila eta biko irailaren hogeita seian. Alkate udalburua, Ignacio López Catalán.

Iragarkiaren kodea: A0210541