128. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Ingurumen kontuetarako baimen osatuaren eta ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpenaren eskabidea, Galvanizados Navarra S.A.k egina

Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioari buruzko irailaren 30eko 1131/88 Errege Dekretuko 15. artikuluan eta Kutsaduraren aurkako aurreneurri eta kontrol osatuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeko 16. artikuluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela, hogeita hamar egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetan (Iruñeko Alondegi kaleko 1eko lehen oinean), bulego orduetan, jarduera horretan interesa dutenek, aztertu ondoren, epe horretan bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten.

Espedientea: 2387 Ebazpena, 2002ko urriaren 10ekoa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana.

Eskatzailea: Galvanizados Navarra, S.A.

Jarduera: Bero galvanizatzea

Tokia: Comarca 2 industrialdea

Udalerria: Galar

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamabostean.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Alberto Otamendi Saldise

Iragarkiaren kodea: A0211109