128. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

FORU AGINDUA, 2002ko irailaren 16koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, belarkien laborantza estentsiboen aseguruaren barrenean dagoen etekinen asegurua eta neguko zerealen aseguru integratua kontratatzearen kostua diruz laguntzen duena. Aseguru horiek 2002ko nekazaritzako aseguru konbinatuen plan nazionalean sartuak daude.

Uztailaren 3ko 5/2000 Foru Legeko 2. artikuluak dioenez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak urtero zehaztuko ditu nekazaritzako aseguru konbinatuen plan nazionalean sarturiko lerroetarako laguntzak, otsailaren 16ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritako baldintzetan. Dekretu hori abenduaren 30eko 21/1998 Foru Legearen hamazazpigarren xedapen gehigarriak eta abenduaren 29ko 19/2000 Foru Legearen hamabosgarren xedapen gehigarriak aldatu zuten.

Bestalde, Nafarroako Gobernuaren eta Agrupación Española de Entidades Aseguradoras de los Seguros Agrarios Combinados S.A.ren (Agroseguro-ren) artean 1991ko azaroaren 4an egindako Hitzarmenak ahalmena ematen du Nafarroako Gobernuak emandako dirulaguntza aseguratuak ordaindu behar duen zenbatekotik kentzeko, poliza izenpetzen duenean.

Nekazaritza eta Nekazaritzako Finantzaketaren Zerbitzuak txostena egin du eta proposatu Nafarroako Gobernuak dirulaguntzak eman ditzala belarkien laborantza estentsiboen aseguruaren barrenean dagoen etekinen asegurua eta neguko zerealen aseguru integrala kontratatzeko kostua finantzatzen laguntzeko, betiere ENESAk 2002ko planaren barrenean helburu bererako ematen dituen laguntzen osagarri.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuari eta Administrazioari buruzko apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluan xedatutakoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2002ko Planaren bidez hitzartzen diren etekinen aseguruaren (belarkien laborantza estentsiboen aseguruaren barrenean) eta neguko zerealen aseguru integratuaren kontratazio kosturako dirulaguntzak emanen dira, Nekazaritzako Finantzaketari buruzko lege mailako xedapenen Testu Bategina onesten duen otsailaren 16ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen dituen baldintzekin eta betebehar orokorren arabera. Dirulaguntzak bi aseguru horien ondorioetarako Nafarroan zehaztu diren nekazaritzako eskualdeetako udalerri guztietan dauden ustiapenendako emanen dira.

2. artikulua. 1. Nafarroako Foru Komunitateak emanen duen dirulaguntza finkatzeko, Estatuak "Entidad Estatal de Seguros Agrarios" ENESAren bitartez xede bererako ematen duen laguntza hartuko da oinarri, eta horren gainean honako portzentaje hauek ezarriko dira:

A) Kantauriko Eskualdea-Mendialde Beherea: udalerri guztiak. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzaren portzentajea honako hau izanen da:

-Nagusiki nekazari direnek edo lehentasunezko ustiapenaren titularrek, ENESAren dirulaguntzaren % 10.

-Gainerako aseguratuek, ENESAren dirulaguntzaren % 10.

B) Pirinioetako Eskualdea: udalerri guztiak. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzaren portzentajea honako hau izanen da:

-Nagusiki nekazari direnek edo lehentasunezko ustiapenaren titularrek, ENESAren dirulaguntzaren % 10.

-Gainerako aseguratuek, ENESAren dirulaguntzaren % 10.

C) Estellerriko eskualdea: Allo, Los Arcos, Arellano, Armañantzas, Arroitz, Bargota, El Busto, Deikaztelu, Mues, Santsol, Torres del Río eta Vianako udalerriak. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzaren portzentajea honako hau izanen da:

-Nagusiki nekazari direnek edo lehentasunezko ustiapenaren titularrek, ENESAren dirulaguntzaren % 62.

-Gainerako aseguratuek, ENESAren dirulaguntzaren % 40.

D) Estellerriko eskualdea: gainerako udalerriak. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzaren portzentajea honako hau izanen da:

-Nagusiki nekazari direnek edo lehentasunezko ustiapenaren titularrek, ENESAren dirulaguntzaren % 30.

-Gainerako aseguratuek, ENESAren dirulaguntzaren % 10.

E) Erdialdeko eskualdea: Caparroso, Zarrazkatelu, Faltzes, Melida, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Erriberri, Pitillas, Santakara eta Bardeako Zelaiko udalerriak. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzaren portzentajea honako hau izanen da:

-Nagusiki nekazari direnek edo lehentasunezko ustiapenaren titularrek, ENESAren dirulaguntzaren % 62.

-Gainerako aseguratuek, ENESAren dirulaguntzaren % 40.

F) Erdialdeko eskualdea: gainerako udalerriak. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzaren portzentajea honako hau izanen da:

-Nagusiki nekazari direnek edo lehentasunezko ustiapenaren titularrek, ENESAren dirulaguntzaren % 30.

-Gainerako aseguratuek, ENESAren dirulaguntzaren % 10.

G) Erribera: udalerri guztiak. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzaren portzentajea honako hau izanen da:

-Nagusiki nekazari direnek edo lehentasunezko ustiapenaren titularrek, ENESAren dirulaguntzaren % 62.

-Gainerako aseguratuek, ENESAren dirulaguntzaren % 40.

2. Nolanahi ere, ENESAk eta Nafarroako Gobernuak ematen dituzten dirulaguntzek, guztira, aseguruaren kostu osoaren % 80 eginen dute gehienez. Ehuneko horretara iritsiz gero, Foru Komunitateko Administrazioak eman beharreko dirulaguntzatik kenduko dira behar diren puntuak.

3. artikulua. Nafarroako Gobernuaren eta Agroseguroren artean egindako Hitzarmenari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak, Foru Agindu honetan finkaturikoa aplikatuz, aseguratu bakoitzari ordaindu beharreko dirulaguntza, aseguratuak poliza izenpetzeko momentuan ordaindu behar duen zenbatekotik kenduko da, eta zenbateko hori polizan adierazi beharko da. Dirulaguntza behin-behinekoa izanen da, eta geroago berrikusten ahalko da. Era horretan kentzen den dirua Agrosegurori ordainduko dio Foru Komunitateko Administrazioak, lehen aipatu Hitzarmenean ezarritako prozedurari segituz.

4. artikulua. 1. Nekazaritzako Finantzaketari buruzko lege mailako xedapenen Testu Bategina onesten duen otsailaren 16ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretuak xedaturikoa betez, eta 3. artikuluan ezarritakoa ukatu gabe, dirulaguntza horien onuradun diren aseguru-hartzaileek ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan: laguntza eskariaren inprimaki ofiziala, izenpeturiko polizen fotokopiak eta haien zerrenda erako laburpena, zeinetan aseguratu bakoitzarentzat adieraziko baitira aseguratutako unitateak, aseguratutako produkzioak, aseguratutako produkzioaren balioa, aseguruaren kostu osoa, hobariak eta deskontuak, ENESAren dirulaguntza, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza eta nekazariaren kargura den aseguru kostua; bestela, izenpeturiko polizen zerrenda euskarri magnetikoan, zeinetan aseguratu bakoitzarentzat polizan dauden kontzeptu guztiak adieraziko baitira.

2. Aurreko idatz-zatian aurreikusitako eskaera eta dokumentazioa aurkezteko epea gehienez ere hogeita hamar egunekoa izanen da, poliza izenpetzeko epearen azken egunetik hasita.

5. artikulua. 1. Foru Agindu honen 4. artikuluan xedatutakoa betetzen ez bada, behin-behinekoz emandako dirulaguntza deuseztatu egin ahalko da, eta, hala bada, Foru Komunitateko Administrazioak erreklamatu eginen dio interesatuari.

2. Halaber, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak egindako egiaztapenen ondorioz, izenpetutako polizak aztertu eta ikusiko balitz horietakoren batek ez dituela betetzen Legegintzako Foru Dekretuan edo Foru Agindu honetan ezarritako betebeharrak, Departamentuak behin-behinekoz emandako dirulaguntza baliogabetuko du, eta aseguratuari erreklamatuko dio emandako laguntza.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Foru Agindu honetan adierazitako laguntzen ondoriozko gastua egiteko ezinbesteko baldintza izanen da indarra duen 2002. urterako luzatutako 2001. urteko gastuen aurrekontuko "Aseguru primen konpentsazioa" izeneko 710002-71220-4700-719100 kontusailean aski kreditu izatea.

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek 2002ko irailaren 1etik aitzina sortuko ditu ondorio juridikoak.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamaseian.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0210114