121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G E S A L A T Z

2002ko aurrekontuko aldaketa hasiera batez onetsita

Gesalazko Udalak, 2002ko uztailaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2002ko aurrekontu arrunt eta bakarra aldatzeko espedientea. Hona hemen:

Kreditu gehikuntza:

2. kapitulua.-Sorosleak: 11.148 euro.

4. kapitulua.-Orve-Hirigintza Zerbitzua. Partzuergoa: 1.875 euro.

6. kapitulua.-Bideetako inbertsioak (Estenotz): 100.886 euro.

6. kapitulua.-Bideetako inbertsioak (Iruxo): 2.091 euro.

Guztira: 116.000 euro.

3. kapituluan (Igerilekuen alogera-abonoa) dirusarrera gehiago bilduta finantzatua: 2.000 euro eta 114.000 euro, 2001eko emaitzak.

Kreditu berezia:

6. kapitulua.-Eraikinak eraistearen gastuak: 7.000 euro.

Zenbait dirusarrerarekin finantzatuak: 3. kapitulua: 7.000 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoari jarraituz, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Udaleko idazkaritzan egon ere, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betiko onetsitzat jokoa da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Gesalatzen, bi mila eta biko abuztuaren bostean. Alkatea, Oscar Vidaurre Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0209623