121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Tafalla kaleko 17-behean, irekitzeko lizentziaren eta ibilgailuak espaloietan barna sartzearen iraungipenari buruzko espedientea irekirik

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitza Alorreko zinegotzi delegatuak honako ebazpena eman du 2002ko uztailaren 22an:

"Egiaztatu denez, ardoak eta likoreak biltegiratu eta handizka nahiz txikizka saltzeko jarduerarako den lokala, Tafalla kaleko 17an beheko solairuan dagoena, 1974ko maiatzaren 16ko irekiera lizentzia duena, Taberna Hermanos, S.A.rena, ez da erabili azken sei hilabete honetan jarduera horretarako; horren ondorioz, erabaki dut irekitzeko lizentziaren eta ibilgailuak espaloietan barna sartzearen iraungipenari buruzko espedientea irekitzea, eta titularrari adieraztea hamar eguneko epea duela espedientean agertu eta bere eskubideen aldeko alegazioak aurkezteko".

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat jar daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0209605