121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

E D I K T U A

Ondotik zehazten diren zehapen espedienteak abiarazi direla jakinarazi ahal izan ez denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren ediktuen oholean.

Salatua: Alicia Martínez García andrea (NANa: 78036016). Ebazpenaren eguna: RMA 2002ko uztailaren 1a (10/MA). Ustezko arau-haustea: 40/792/02 espedientea. Asotsen inguruko arau-haustea. Isuna: 60 euro. Arau urratuak: 135/1989 Foru Dekretua, 24. artikulua.

Salatua: Isabel Oroz Laiglesia andrea (NANa: 15833242). Ebazpenaren eguna: RMA 2002ko uztailaren 22a (2/MA). Ustezko arau-haustea: 40/1153/02 espedientea. Asotsen inguruko arau-haustea. Isuna: 120 euro. Arau urratuak: 135/1989 Foru Dekretua, 24. artikulua.

Espedientatuak, hamabost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, alegazioak eta probak proposatu eta agiriak eta argibideak aurkeztu ahalko ditu, betiere idatziz, Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean, edota azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako tokietako batean.

Halaberean, aditzera ematen zaio espedientea interesatuen eskura dagoela, Ingurugiro eta Osasun Alorraren bulegoetan, San Saturnino karrikako 2an, azter dezan, 8:00etatik 14:00ak arte, lanegunetan.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita bederatzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0209622