121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Ebazpen proposamena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Udaltzaingoak ezarritako salaketak eta dagozkien zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Ibilgailuaren titularra: Alberto Garmendia Lacunza. Matrikula: NA-9277-AT. Espedientea: 0577/2002. Artikulua: 132.1. Tokia: Alzania kalea, 3. Eguna: 2002-06-14. Zenbatekoa: 60,10 euro.

Ebazpen proposamen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, salatuek alegazioak aurkeztu eta beren alde egoki juzgatzen dituzten agiriak proposatzen ahalko dituzte, Altsasuko Herriko Etxeko erregistro orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluan aurreikusiriko bideak erabiliz.

Aditzera ematen da, halaber, espedientea haien eskura dagoela, Altsasuko Udaltzaingoaren bulegoetan, Gartzia Ximenez kalean (z.g.), aztertu eta agirien kopiak eska ditzaten.

Altsasun, bi mila eta biko abuztuaren hogeian. Alkatea, Camino Mendiluze Arregi.

Iragarkiaren kodea: A0209690