121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U N B E R R I

"Irunberriko gune historikoko hainbat kaletako sareak eta zoladura berritzea" izeneko proiektuko obren lehiaketa

Udal honek, 2002ko irailaren 24ko osoko bilkuran, obra honen lehiaketa publikoa egitea erabaki zuen:

Xedea: Irunberriko gune historikoko hainbat kaletako sareak eta zoladura berritzea.

Hasierako prezioa: 677.416,51 euro (seiehun eta hirurogeita hamazazpi mila laurehun eta hamasei euro eta berrogeita hamaika zentimo), BEZa barne.

Egiteko epea: 10 hilabete.

Proposamenen aurkezpena: Irunberriko Udalaren erregistroan, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, proposamenak aurkezteko epeko azken eguneko 14:00ak arte, edo postaz, administrazio klausula partikularren pleguan adierazitakoarekin bat.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: Irunberriko Udalaren osoko bilkuren aretoan, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko laugarren egun baliodunean, eguerdiko ordu batean.

Beste alderdi batzuk: obren proiektua eta administrazio klausula partikularren plegua interesatuen eskura daude, Udalaren idazkaritzan eta Egoki paper dendan (Iturralde y Suit, 11, Iruña).

Irunberrin, bi mila eta biko irailaren hogeita bostean. Alkatea, José Ramón Labairu Usoz.

Iragarkiaren kodea: A0210483