121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T X U L A P A I N

Oihan enkantea

Udalak, behar den baimena izanik, enkante publikoa eginen du, ahozko posturen bidez, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

1. lotea.-3.402 larizio pinu, 3.992,58 metro kubiko zur eta 1.895,15 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa 5.885,73 eurokoa da. Aprobetxamendua Usiko Kontzejuko herrilurretan dago, Oiarko mendian, San Urbano parajean.

2. lotea.-690 larizio pinu, 1.229 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa 44.317,74 eurokoa da. Aprobetxamendua Usiko Kontzejuko herrilurretan dago, Oiarko mendian, El Robledal parajean.

Enkantea 2002ko urriaren 26ko eguerdiko hamabietan eginen da, Udaletxean, Markalainen.

Enkantea arautuko duten baldintza ekonomiko-administratiboak udal bulegoetan daude eta enkantea hasi baino lehen irakurri egingo dituzte.

Markalainen, bi mila eta biko irailaren hamaseian. Alkatea, José Aldaz Gascue.

Iragarkiaren kodea: A0210383