121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E S A K A

Unitate asistematikoaren mugapenari eta xehetasun aztelanari behin betiko onespena, Zarandia kalean beilatokia jartzeko

Lesakako Udalak, 2002ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, bertzeen artean, honako erabaki hauek hartu zituen:

"1. Behin betikoz onestea beilatokiari dagokion unitate asistematikoaren mugapena (U.A. 26) eta jarduketa zuzeneko sistema ezartzea.

2. Behin betikoz onestea dagokion xehetasun azterlana, Udalak sustatua. Aipatu agiria Carlos Urrutia jaunak egina da eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2002ko apirilaren 2an ikus-onetsia. Badu, era berean, agiri osagarri bat, 2002ko maiatzaren 14an entregatu zena (1.483 zenbakiduna Udaleko Erregistro Orokorrean) eta Jokin Pastor Arriazu arkitekto tekniko jaunak izenpetua dena."

Lesakan, bi mila eta biko irailaren hamazazpian. Alkatea, José Luis Etxegarai Andueza.

Iragarkiaren kodea: a0210266