121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

OROTZ-BETELU

Oihan enkantea, % 10eko beherapenarekin

Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra.-853 pago eta haritz kandugabe, 982 metro kubiko zur eta 1,120 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa, beherapena egin eta gero: 54.567,25 euro.

Proposamenak, iragarki honen bukaeran aurkezten den ereduaren araberakoak, udal diruzaintzan lotearen % 2 ordaindu izanaren gordekinarekin edo banku txekearekin batera, udal idazkaritzan aurkeztuko dira 2002ko urriaren 23ko eguerdiko hamabiak arte eta segidan irekiko dira pleguak.

Enkantean parte hartzeko enpresaren sailkapen agiria aurkeztu beharko da ezinbertzez.

Enkantea arautuko duten baldintzen plegua udal idazkaritzan dago ikusgai.

Orotz-Betelun, bi mila eta biko irailaren seian. Alkatea, José María Arcelus Lusarreta.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ........... N.A.N.: ............ enpresaren sailkapen agiriaren zk.: ........ helbidea: ......... lote bakarrarengatik eskaintzen dudan zenbatekoa: ....... (letraz eta zenbakiz) ......... Orotz-Beteluko Udalak .....(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarri oihan enkantea dela eta, zenbateko hori eskaintzen dut, baldintzak jakin, onartu eta ontzat hartzen baititut.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0209984