121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D E I E R R I

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren eta urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egunean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek aipatu epean bidezko alegazioak eta oharrak aurkez ditzaten.

Eskatzailea: Begoña Fernández eta Javier Sainz. Jarduera: zerrikumeak gizentzeko instalaziorako proiektuaren aldaketa. Tokia: 193. lurzatia, Eraul, Abartzuzako bidea.

Deierrin, bi mila eta biko maiatzaren hamahiruan. Alkatea, Pedro Jesús Lizarraga Lezáun.

Iragarkiaren kodea: A0209723