I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1104/2002 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Iruñeko, Tuterako eta Lizarrako Osasun Barrutietako hil edo biziko larrialdietako anbulantzien zerbitzua (LAMZ-ZIU) adjudikatzen duena, 2002ko uztailaren 1etik abenduaren 31 bitartean.
Nafarroako Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikulua betetzeko, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 6ko 1104/2002 Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau adjudikatu dela:
-Kontratuaren xedea: Iruñeko, Tuterako eta Lizarrako Osasun Barrutietako hil edo biziko larrialdietako anbulantzien zerbitzua (LAMZ-ZIU) 2002ko uztailaren 1etik abenduaren 31 arte.
-Adjudikazio modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.
-Esleipenaren prezioa urtean: 403.658,16 euro, BEZa barne.
-Adjudikazio-hartzaileak:
Iruñeko barrutian: Ambulancias Iruña de Navarra S.A.L.
Lizarrako eta Tuterako barrutietan: U.T.E. Transportes Sanitarios de Aragón S.A. eta Ambulancias Navarra S.L.
Iruñean, bi mila eta biko ekainaren seian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A0209156