112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Albiente izateko bi lanpostu, zerbitzu anitzetako arduradunen eginkizunak izanen dituztenak, betetzeko deialdiko oinarriak aldaturik

Berriobetiko Udaleko alkateak, 2002ko uztailaren 29an, ebazpena eman du, albiente izateko bi lanpostu, zerbitzu anitzetako arduradunen eginkizunak izanen dituztenak, betetzeko 2002ko 69. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 7koan, argitaratu zen deialdiko oinarriak aldatzeko.

I.-Oinarri honi: 1.1. Baldintza orokorrak.

Testu hau gehituko zaio:

"Deialdi honetako bi lanpostuetarik, lehena txanda librean beteko da eta bigarrena txanda murriztuan.

Txanda murriztuko lanposturen bat bete gabe gelditzen bada, izangaiek hautapen probak gainditzeko behar den gutienekoa lortzen ez dutelako, txanda irekiari gehituko zaio. Orobat, txanda murriztuan hutsik dauden lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badute, txanda horretan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsa eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera."

Oinarri honi: 2.1. Hautagaien betebeharrak.

Testu hau gehituko zaio:

"Txanda murriztura aurkezten diren izangaiek, gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Deialdiko lanpostuen maila berekoak edo beheragokoak izatea.

b) Deialdian galdatzen den titulazioa edukitzea eta administrazio publikoetan gutienez ere bortz urteko antzinatasun onartua frogatzea.

c) Borondatezko edo nahaitaezko eszedentzian ez egotea."

Oinarri honi: 3. Eskabideak.

Testu hau gehituko zaio:

"Txanda murriztuan aurkezten diren izangaiek inguruabar hori adieraziko dute beren eskabidean.

Horrenbertzez, bidezko da eskabideak aurkezteko bertze epe bat irekitzea, hogeita hamar egun naturalean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako edozein administrazio publikotako funtzionarioek, txanda murriztuan aurkezteko legez ezarritako baldintzak betetzen badituzte, dagozkien hautaprobetan parte hartzeko eskabideak aurkez ditzaten."

II.-Oinarri honi: 5. Epaimahaia.

Testu hau kenduko zaio:

"-Mahaikidea: Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko teknikari bat.

Ordezkoa: Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko teknikari bat."

Testu hau ordezkatuko da:

Hau dioen tokian: "Idazkaria: Juan José Garde Mozaz jauna, Berriobeitiko Udaleko idazkaria."

Honela behar du: "Mahaikide-idazkaria: Juan José Garde Mozaz jauna, Berriobeitiko Udaleko idazkaria."

III.-Probak egiteko balio duen gai zerrenda deialdiko II. eranski nean agertzen dena da, hau barne: 9. gaia.-Udalen ahalmena trafiko eta bide segurtasunaren arloan, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Trafiko eta Bide Segurtasunari buruzko Testu Artikuludunaren arabera eta Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren arabera (urtarrilaren 17ko 13/1992 E.D.). Arau-hausteak eta zehapenak. Zehapen prozedura, trafikoaren arloko arau-hausteei dagokienean.

Berriobeitin, bi mila eta biko uztailaren hogeita bederatzian. Sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0208487