112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ebazpenaren jakinarazpena

Ekonomia eta Funtzio Publikoko zinegotzi delegatuak Udalaren jabetzari kalte egiteagatik 2002ko apirilaren 25ean eman ebazpena (10/EC) jakinarazi ahal izan ez denez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoa bete dadin.

Ikusirik Udaltzaingoaren gaztigu-orria, A/2002/56 espedientean instruitua, 3902-BJX matrikulako ibilgailuak, Juan Tomás Pizarro Viedma jaunak gidaturik eta Mapfre Mutualidad konpainiak aseguraturik, 2002ko apirilaren 6an seinale bati egindako kalteei buruzkoa, honako hau ebatzi dut:

1.-Kalteen ordainketa eskatzeko espedientea irekitzea, haien erantzulea zehazteko, 69,42 euro egiten baitute.

2.-Interesatuei 15 egun balioduneko epea ematea, ebazpen hau jaso eta biharamunetik aitzina, eransten diren agiriak ikusita, alegazioak egin eta bidezko juzgatzen diren agiriak eta justifikazioak aurkez ditzaten. Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako lekuetako batean idatziz egin beharko dute.

Halaber, jakinarazten zaio prozedura tramitatu eta ebazteko epea hiru hilabetekoa dela ebazpen honen egunetik aitzina.

Epe hori iraganda ebazpenaren jakinarazpenik jaso gabe, eta jakinarazpena egitera saiatu dela espedientean behar bezala egiaztatzen ez bada, prozedura iraungiko da eta jarduerak artxibatuko, epe horretan eman daitekeen ebazpen espresuak ezartzen duena ukatu gabe.

Prozedura ebatzi eta ebazpena jakinarazteko epea eten eginen da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5 artikuluak dioen gisara, akatsak zuzentzeko eta agiriak edo erabakiak hartzeko bertzelako datuak ekartzeko errekerimendua egiten zaionean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hemezortzian. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0208280