112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U N D I O

Oihan enkantea

Undioko Kontzejuak, behar den baimena izanik, plegu itxiaren bidezko enkanterako dei egiten du, ondotik aipatzen den larizio pinuen eta ler gorrien lote bat saltzeko (Entresaka)

Lotea Moreta alderdian dago, herrilurretan, eta 3.770 zuhaitzez osatua dago, 583 metro kubiko zur eta 365 metro kubiko enbor txiki egiten duena. Hasierako prezioa, hurrenez hurren, 13.512,00 euro eta 2.193,65 euro. Lotearen balioa, guztira, 15.705,65 euro (hamabost mila zazpiehun eta bost euro eta hirurogeita bost zentimo).

Eskaintzen pleguak Undioko Kontzejuan edota Zizur Zendeako Udaletxean (Gazolatz) aurkeztuko dira, enkantearen iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamabosgarren egun balioduneko arratsaldeko ordu biak baino lehen. Enkantea, berriz, pleguak aurkezteko epea amaitu ondoko bost (5) egunetako batean eginen da, arratsaldeko 8:00etan, Kontzejuko aretoan. Kontzejuak abisua igorriko die aldez aurretik lizitatzaileei.

Enkantea eman gabe gelditzen bada, bigarrena eginen da, ehuneko 10 merkeago. Bigarrena ere eman gabe gelditzen bada hirugarrena eginen da, ehuneko 20 merkeago. Enkante horietan ere parte hartu nahi izanez gero, eskaintzen pleguak aurkezteko, lehenbizikoan bezala jardun beharra dago.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak ikusgai daude Kontzejuko Idazkaritzan eta Iruñeko San Anton kaleko 1 - 1. solairuan (ezker).

Undion, bi mila eta biko abuztuaren hogeita bederatzian. Kontzejuburua, Manuel Sanz.

Iragarkiaren kodea: A0209480