112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S T E R I B A R

Agiriak luzatu eta izapidatzeko ordenantza. Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak Agiriak luzatu eta izapidatzeko ordenantza onetsi zuen hasiera batez, 2002ko apirilaren 26ko bilkuran.

Onespenaren erabakia 63. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, 2002ko maiatzaren 24koan, eta jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez zenez, behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

AGIRIAK LUZATU ETA IZAPIDATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Oinarria

Xedapen orokorra

1. artikulua. Ordenantza hau Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da, martxoaren 2ko 4/99 Foru Legeak ekarritako aldaketaren arabera.

Zergagaia

2. art. Alderdi batek eskaturik, udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko agiriak luzatu edo izapidatzeagatik sortu udal jarduerak eratzen du zergagaia.

Ordaindu beharra

3. art. Ordaindu beharra sortzen da norberaren intereserako, udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumenekoak diren edo izan behar duten edozein agiri ematea eskatzearekin.

Subjektu pasiboa

4. art. Udal administrazioak edo udal agintariek ematen dituzten edo beren eskumenekoak dituzten agiriak eskatu, sortarazi edo haien onura jasotzen duten pertsona natural nahiz juridikoak dira subjektu pasiboak.

Tarifak

5. art. Ordenantza hau aginduko duten tarifak ondokoak izanen dira:

-Interesatuak ekarritako agirien fotokopiak: 0,10 euro, DN4 tamainakoak badira, eta 0,30 euro, DN3koak badira.

-Udal artxiboko agirien fotokopiak: 0,30 euro.

-Konpultsak: 0,30 euro/orria.

-Lurzatietako zedulak: 1,20 euro/unitatea.

-Faxa erabiltzea: 1,20 lehenbiziko orria, eta 0,10 hurrengoak.

-Ordainagirien bikoizketa, kontribuzioarena, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergarena, etab.: 0,30 euro/unitatea.

Kudeaketa eta dirubilketarako arauak

6. art. 1. Tasa sortutzat hartuko da agiria Udalaren erregistro orokorrean aurkezten denean, eta udal bulegoetan ordenantzapeko eskabiderik ez agiririk ez da hartuko ez eta izapidatuko ere aldez aurretik ez bada ordainketa egin.

2. Udal zigiluaren itzulketa behar duen agiririk ez da luzatuko agiria ematen duen funtzionarioak betekizun hori bete ez badu.

Aurrekinak bilatzeko eskaera orok tasa sortuko du bilaketa lana emaitzarik gabekoa bada ere.

7. art. Udal administrazioaren agiri eta berriemateen Sarrera eta Irteera Erregistro Orokorraren ardura duten funtzionarioek emanen dituzten udal zigiludun agiri guztiak zenbatuko dituzte eta Udal Gordailuzaintzan egunero dirusarrerak, dagozkien likidazioekin eginen dituzte.

Arau-hausteak eta zehapenak

8. art. Udal administrazioaren dokumentu eta berriemateen Sarrera eta Irteera Erregistro Orokorraren ardura duten funtzionarioak eta Udal Gordailuzaintzaren langile arduradunak izanen dira iruzurraren erantzule. Iruzurra indarra duten xedapenetan aurreikusitako eran zigortuko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean, eta orduan sortuko du erabateko eragin juridikoa.

Esteribarren, bi mila eta biko apirilaren hogeita hiruan. Udalburua, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: a0208263