III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
E D I K T U A
2002ko uztailaren 1ean, Mankomunitate honetako buruak ondoko ebazpena eman zuen. Hona haren testu osoa:
Mairagako Mankomunitatearen 2002rako plantilla organikoa onetsi zen, 2001eko abenduaren 13an egin bilkura arruntean eta, gaurko egunean, onetsi gabe dago 2002ko lan eskaintza publikoa. Horrenbertzez,
Ebatzi dut:
Lehenbizi.-2002rako, lan eskaintza publiko hau onestea:
Aholkulari ekonomikoa: 1. Maila: A. Oposizio-lehiaketa. Funtzionarioa, Gizarte Segurantza duena.
Ingeniari teknikoa: 1. Maila: B. Oposizio-lehiaketa. Behin-behineko langilea, urtebetez, 3ra luza daitekeena.
Txoferra: 2. Maila: D. Oposizio-lehiaketa. Lan-kontratudun finkoa; bat igoera txandan eta bertzea txanda librean.
Peoi-enplegatua: 3. Maila: E. Oposizio-lehiaketa. Lan-kontratudun finkoa.
Bigarrenik.-Hura lan arloko aholkulariari igortzea, behar diren kudeaketak egin ditzan Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko.
Tafallan, bi mila eta biko uztailaren lehenean. Mankomunitateko burua, Javier Santalla Prieto.
Iragarkiaren kodea: A0208648