112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

TORRES DEL RIO

E D I K T U A

Torres del Rioko Udalak, 2002ko uztailaren 11ko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Linares ehiztari elkarteak baimena eskatu du bi idoi eraikitzeko Torres del Rioko herrilurretan, ehiza espezieek aprobetxa dezaten idoi horiek jasotzen duten ura. Herrilurretako lurzati hauek okupatu eta erabiliko dira:

3. poligonoa, 133. lurzatia.

5. poligonoa, 82. lurzatia.

6/1990 Foru Legeko 140. artikuluan eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuko 143. artikuluan xedatua aplikatuz, agertutako kide guztien aldeko botoaz, aho batez,

Hau erabaki da:

1. Hasiera batez onestea 3. poligonoko 133. lurzatian eta 5. poligonoko 82. lurzatian hamabosna metro karratu desafektatzea, erabilera lagatzeko, bi idoi eraikitzearren ehiza espezieek aprobetxa dezaten idoi horiek jasotzen duten ura.

2. Erabileraren lagapena arautuko duen baldintza plegua onestea.

3. Erabakia eta espedientea jendaurrean egonen dira hilabetez, epe horretan alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen, iragarkia argitaratuta herri honetako iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

4. Erreklamazioetarako epea igaro eta inork ez badu halakorik aurkezten, espedientea igorriko da Nafarroako Gobernuak onets dezan.

Iragarki honen bidez, hitzez hitz eman den erabakiaren hirugarren puntuko jendaurreko aldia hasten da, herritar eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen diren erreklamazioak egin ditzaten, adierazitako epean.

Torres del Rion, bi mila eta biko uztailaren hemezortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0208333